Gure belar hockeyko taldeak ezin izan du garaipena lortu ligako lehenengo jardunaldian eta bat eta hutseko emaitzarekin amaitu da norgehiagoka. Talde txuri-urdinak Terrassara bidaiatu du Club Egararen aurkako partida jokatu eta hiru puntuekin etxera itzultzeko, baina Ivan Lorentek zuzendutako taldeak ezin izan du helburu hori lortu.
Gipuzkoarrek lau korner penalti izan ditu markagailuan aurretik jartzeko, baina txanpona ez da talde txuri-urdinaren aldera erori. Partida oso lehiatua izan da hasieratik amaierara eta bi taldeek izan dituzte markagailua estreinatzeko gol aukerak. Hala ere, partidako gol bakarra denbora amaituta zegoela iritsi da Carola Salvatella, talde kataluniarreko jokalariak, sartutako korner penalti baten ondorioz. Hurrengo astean Realak Sardinero HCren bisita jasoko du ligako bigarren jardunaldia jokatzeko.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin