CF FUENLABRADA 1-1 SANSE

Azken momentuan ihes egin du

Vídeo

Sansek bana berdindu du gaurko arratsaldean Fuenlabradaren aurka azken bost minutuetan gol bat jaso ondoren. 

Partidaren lehen zatian intentsitatea eta borroka izan dira nagusi. Testuinguru honetan, etxeko taldea aurreratu ahal izan da Ruizen burukada bikain batekin, baina abagunea Fragaren helmugatik oso gertu joan da. Sanseren erantzuna laster iritsi da eta Gotik txuri-urdinak aurreratu ahal izan ditu falta batekin. Hala ere, Madrilgo taldeak aukera argiagoak izan ditu, Galindorena kasu, baina Fragak bikain aritu da eta aukera guztiak gelditu ditu. Abagune ugari egon badira ere talde bakar batek ere ez du golik lortu eta partida huts eta hutsekoarekin joan da atsedenaldira.

Aldageletatik igaro ondoren gure filiala partidaren bila joan da, baina Benitezen bi aukerekin egin du topo. Hala ere, donostiarrek baloiarekin jabetza izan dute eta halako batean Sotillosek area barruan eskuarekin jo du baloia eta penaltia adierazi du epaileak. Zigorra Gotik jaurti du, eta aurretik jarri ditu txuri-urdinak. Hala ere, huts eta batekoarekin etxekoek berdinketa gogotsu bilatu dute, eta intentsitate horren ondorioz laurogeita bostgarren minutuan bat eta batekoa aurkitu dute, Cristobalen jokaldi eder baten ostean. Sansek azkenekoa izan du Azkuneren erdiraketa batekin, baina Mariezkurrenaren errematea atezainak gelditu du. 

Berdinketa honekin Sanse hirugarren kokatu da momentuz aurkarien emaitzen zain. Gure filialak hurrengo asteburuan hiru puntuak eskuratzea bilatuko du Zubietan Real Unionen aurka.

Fitxa teknikoa:

CF Fuenlabrada: Belman, Sotillos (kap.), Alba, Lama, Barbosa, Ruiz, Benitez (Durán, min. 64), Buer (Cristobal, min. 70), Galindo, Sergio Benito (Hernando, min. 76) eta Gomez (Hassaine, min. 64). 

Real Sociedad: Fraga, Ruperez (Aramburu, min. 65), Martin, Cantero, Zoilo (kap.) (Agote, min. 87), E. García, Gorrotxategi, Balda (Mariezkurrena, min. 65), Goti (Lebarbier, min. 72), Orobengoa (Dadie, min. 65) eta Azkune. 

Golak: 0-1 Goti (pen.), min. 63; 1-1: Cristobal, min. 85. 

Epailea: Avalos Martos.  Txartel horia erakutsi die kanpoko Dadie eta Baldari.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!