CD TUDELANO – SANSE (IGANDEA, 12:00)

Azken testa

Sansek Ciudad de Tudela estadioa bisitatuko du igande honetan Tudelanoren aurka bigarren faseari amaiera emateko. Pasa den asteburuan galdu zuten lehen aldiz azken bi hilabete eta erdian, eta porrot horrek multzoko bigarren postuan jarri dituzte txuri-urdinak, fase honetan zehar lider izan ostean. Azken jardunaldi honetan lehen postu hori berreskuratzea bilatuko dute baina, gertatzen dena gertatzen dela, Bigarren Mailara igotzeko playoffa parte hartzaile guztien artean koefiziente onenetako batekin jokatuko dute. Aurrean bost porrot jarraian jasan dituen Tudelano izango dute, sentsazio onak ez utzi ondoren bigarren fase honetan eta, beraz, nafarrek zapore onarekin agurtu nahiko dute denboraldia. Partida zuzenean jarraitu ahal izango da Foottersen bidez. Aupa Sanse!

REAL C – CD VITORIA (IGANDEA, 19:00)

Gure hirugarren taldeak CD Vitoria jasoko du igande honetan Zubietan, bigarren faseko azkenaurreko jardunaldian. Txuri-urdinak matematikoki igo daitezke RFEF Bigarren Mailara Sestao Riverrek baino emaitza hobea lortuz gero, ordu eta erdi lehenago Las Llanasen jokatuko baitu Pasaiaren aurka. Lorpen historikoa izango litzateke gure bigarren filialarentzat, mailaz igoko litzatekeena, Hirugarren Maila lehen aldiz atzean utziz. Partida zuzenean jarraitu ahal izango da Real Sociedad TVren bidez. Aupa Real!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!