Azken Txanpa

Vídeo

Realeko zaleak berotzen ari dira egun handirako. Igandean emozioz beteriko agurra izango du Anoetak. Etxeko azken partidak osagai guztiak izango ditu festa borobil bat izateko. Entretenimendu ugari izango dituen atariaren hostean txuri-urdinek denon laguntza behar izango duten laurogeita hamar minutuei emango dio txanda.

Kurtso amaiera saria

Aurreko asteetan estreinatu zen Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gipuzkoa Active Hacking ekintzarekin jarraituz baloia 16:30ak inguruan jarriko da martxan Korner 9 taberna inguruan. Protagonistak, gure txikiak.

Halcon Bidaiak gure babeslearen laguntzarekin, klub txuri-urdinak 3x3 ‘Kurtso Amaiera Saria’ futbol txapelketa antolatu du, non 2005 eta 2007 urte bitartean jaiotako umeek hartuko duten parte. Finalistak taldearen argazkian atera ahal izango dira eta 64 parte hartzaileak ‘Irrisarri Land’ abentura parkea bisitatuko dute. 

Ordu horretatik ere zaleek motorrak berotu ahal izango dituzte jarriko den musikarekin Gainera, karpa bat ipiniko da eta Korner 9 taberna zabalik egongo da, bertan 2x1 ekoaz gozatzeko 19:00etatik 20:00etara. Pintura tailerrak  eta Kelerren ‘ChutaGol’ jokoek ez dute hutsik egingo txikientzat.

Ateak irekita Museoan X Box One

Arratsaldeko 16:30etatik, Real100 Museoak bere ateak irekiko ditu gure historia ezagutu nahi duten zale guztientzat. Gainera, 18:00etatik, Remembber gure kapitain birtualak une atsegina pasako du XBOX One-ekin ondo pasatu nahi duten guztiekin. Museora sartzeko sarrera doakoa izango da zale guztientzat.

Lagun-taldeen Eguna eta Premio ‘Aitor Zabaleta’

Lagun-taldeak ere prest dira igandean arratsalde polit bat pasatzeko. Igandean Lagun-taldeek haien Eguna ospatuko dute eta horren ondorioz zenbait ekintza antolatu dira. Partida aurretik, Realaren Lagun Taldeak 'Aitor Zabaleta' sariaren bigarren edizioa Anastasio lagun-talde historikoari emango dio, Realaren lehen lagun-talde ofiziala izan zena. Anastasio lagun-taldea osatu zuten familiar eta lagunek emoziozko sari hau jasoko dute. Ekitaldia 19:15ean izango da Aitoz Zabaletaren oroipenean jarritako monolitoan. Lagun-taldeen Kolektiboak urtero zale, elkarte edo erakunde bat saritzen du bere dedikazio eta konpromezuagatik.

Omenaldia egin aurretik, 18:20ak aldera, lagun-taldeak 29 atera gerturatuko dira Realaren autobusari harrera egitera. Lagun-taldeen Kolektiboak zale guztiei deia egiten die taldeari harrera egiteko momentu berezi honetan. Bigarren unea harmailetan entzungo da.

Harrera eta 30.000 bandera

Zita garrantzitsuetan gertatu ohi den bezala, Realaren autobusa zaleen berotasunarekin iritsiko da. 18:20ak inguru, ehundaka zale gerturatu ahal izango dira 29 zenbakidun atera jokalariei harrera egin eta animoak emateko.

Berotasun hori zelaian ere antzemango da, 30.000 bandera ezarriko baitira eserlekuetan. Aurretiko giroa paregabea izango da festa luzatu ahal izateko. Hori zelaian gertatzen denaren arabera izango da, baina kanpotik izango den bultzada ez da faltako. 

Ezin badezu, abonoa utzi

Igandean giroa paregabea izango da eta horretarako ekintza ezberdinak antolatuko dira (bihar aurkeztuko dira). Txuri-urdinek zaleen bultzada sentitu nahi dute hiru puntuak lortu ahal izateko.

Horregatik, etorriko ez diren zaleei ondorengo eskaera egiten zaie: haien txartela beste zale bati ematea. Infatil mailako abonuak helduek erabil ditzakete. Azken bi finalak jokatuko ditugu. Azken Txanpan gaude eta irribar bikoitzarekin amaitu nahi dugu denboraldia. Igandean lehena izan dadila. Azken-aurreko garaipenaren bila!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!