Realak Santa Teresa hartuko du igande honetan Zubietan, duela hilabete atzeratutako partida berreskuratzeko. Txuri-urdinak laugarren postuan daude, Atletico de Madriden aurka golik gabe berdindu ostean. Puntu horri jarraipena eman nahi diote garaipen batekin kokatuta dauden postua mantentzeko. Donostiarren denboraldia nabarmena izaten ari da, azken hilabetea zaila izan baita COVID-19k txuri-urdinei eragin dieten positiboen ondorioz; hala eta guztiz ere, gure taldeak aurpegia eman du partida bakoitzean. Extremadurarrak, berriz, jaitsiera postuetan daude eta irabazi egin behar dute mailari eusteko. Gainera, bere feudotik urrun etxean baino emaitza hobeak lortu dituzte, beraz, sailkapenean duten postuak erakuts dezakeena baino aurkari arriskutsuagoa dira. Dena ematera azken txanpa honetan. Aurrera Reala!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin