Ostiralean, hirugarren txanda

Badugu bigarren irabazlea!

Atzo, notario aurrean, beste Play Station 5 baten zozketa egin zen, #40UrteTxapeldun album digitalaren bigarren txandako lau kromoak bildu dituzten pertsonen artean. Juan Ignacio Larrañaga bazkide zarauztarrak irabazi du bigarren PS5a. Zorionak!

Ostiralean #40UrteTxapeldun bilduma digitalaren hirugarren kromoen txanda aktibatuko da. Martxoaren 12an egingo den hirugarren Play Station 5aren zozketara arte, lehen liga irabazi zuen taldearen albumeko beste lau kromo kaleratuko dira aldizka

Beste hiru PS5 eta Volkswagen Tiguan bat

Parte hartzeko modua lehen eta bigarren txandako bera da. Zenbat eta kromo gehiago aktibatu zure Realzale App-an RS Smart Tag etiketaren bidez, orduan eta aukera gehiago izango duzu sari handi horietako bat eskuratzeko. Gogora ezazu lehen txandako kromoek ez dutela hirugarren zozketa honetarako zenbatuko, baina bai Volkswagen Tiguanako azken zozketarako (apirilak 26).

Oinarri arautzaileak

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!