ATLÉTICO DE MADRID 1-2 REAL SOCIEDAD

Bai!!!

Vídeo

Ametsa egi bihurtu da. Gure emakumezkoen taldeak historia egin du eta Erreginaren Kopako Txapeldun atera dea Atletico de Madriden aurka bat eta bi irabazita Granadako Los Carmenes zelaian. Txuri-urdinek buelta eman diote madrildarren hasierako golari eta, partida ikaragarri batean, kopa alta dute Granadako zerura. Historiarako gaua. Bizitza guztian gogoan izateko eguna.

Partidan nagusi zelairatu da talde zurigorria, nahiz eta txuri-urdinak ondo aritu diren. Eraso arriskutsu batzuen ostean, Estherrek gola egin du erremate polit batekin. Handik hiru minutura iritsi da Realaren erantzuna. Palaciosek urrutitik jaurti du eta Gallardo atezainari ihes egin dio baloiak. Berdinketaren ostean Realak goruntz egin du eta gertu egon dira, atsedena baino lehen, markagailuan aurretik ipintzeko.

Bigarren zatian Gonzalo Arconadaren taldea sendo mantendu da. Ez hori bakarrik, bat eta bikoa lortu dute gainera jokaldi polit batean. Nahikarik sartu du gola. Atletico gora joan da eta asko sufritu du Realak. Mariasunen geldiketa bikainak, baloiak zutoinera… Denak lagundu du markagailua mantentzeko.

Amaierako txistua eta festa familia txuri-urdin osoarentzat. Lehen titulua gure emakumeen sailarentzat bere lehenbiziko finalean. Hori meritua. Hori poza. Handiak. Erraldoiak. Merezita duzue. Txapeldunak zarete. Aupa Real!

Fitxa teknikoa:

Atlético de Madrid: Gallardo, Robles (Kalligari, min.79), Aleixandri, Tounkara, Menayo (Falcón, min.69), Sosa, Meseguer (Olga, min.88), Sampedro, Hermoso, Esther eta Ludmila.

Real Sociedad: Quiñones, Iraia, N. Mendoza, Etxezarreta, Beltrán (Soldevila, min.80), Chini, L. Baños, Palacios (Olaizola, min.77), M. Cardona (Manu, min.69), N. Eizagirre (Bautista, min.87) eta Nahikari.

Golak: 1-0: Esther, min.16. 1-1: Palacios, min.19. 1-2: Nahikari, min.60.

Epailea: Martínez Madrona. Txartel horiak Tounkara eta Iraiarentzat.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!