KOMUNIKATU OFIZIALA

Bajak Sansen

Sansek denboraldi amaierako ohiko afaria egin zuen atzo gauean Reale Arenan. Jokin Aperribay presidenteak eta Roberto Olabek parte hartu zuten ekitaldian eta jokalariekin eta staffarekin batera egon ziren azken egun honetan. Denek batera Sanseren denboraldia ospatu zuten, aurten ere maila gorenean lehiatzea lortu ostean hain kategoria zorrotzean.

Bajak

Realeko Futbol Zuzendaritzak Sanseren hurrengo denboraldiko bajak jakinarazi ditu. Bost dira gure klubean jarraituko ez duten jokalariak, oso gaztetatik Zubietara iritsi eta urte hauetan kirolari eta pertsona gisa garatu diren futbolariak:


Ander Zoilo (2012-2024): 12 denboraldi

Gaizka Ayesa (2013-2024): 11 denboraldi

Alex Carbonell (2013-2024): 11 denboraldi

Asier Teijeira (2013-2024): 11 denboraldi

Ekain Azkune (2020-2024): 4 denboraldi

*Yago Canterok denboraldi amaieran lesio larria izan zuen eta Klubean jarraituko du bere errekuperazioa amaitu arte.

Talde txuri-urdinak eskerrak eman nahi dizkie jokalari hauei gure harrobiko kide izan diren denbora guztian erakutsitako ahaleginagatik eta konpromisoagatik. Realak onena opa die bere etorkizun pertsonal eta profesionalean.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!