SOMORROSTRO 3-0 REAL C

Baldintzatuta

Gure hirugarren taldeak hiru eta huts galdu du gaur arratsaldean Somorrostroren zelaian. Canterok, neurketa hasi eta berehala, txartel gorria ikusi du, eta horrek guztia baldintzatu du. Txuri-urdinek hamar jokalarirekin jokatu behar izan dute ia partida osoa eta bizkaitarrak nagusi izan dira egoera horretan. Borjak, jokaldi erabakigarri horren ostean, etxekoak aurreratu ditu Ruiz-Zeberio gainditu ondoren. Norgehiagoka berdinduz joan da minutuek aurrera egin ahala, baina gipuzkoarrek izan dira aurkariaren areara hurbildu.

Bigarren zatian, Somorrostrok ia bideratuta utzi du partida Borjaren beste gol bati esker, area ertzetik egindako jaurtiketa gurutzatuari esker. Txuri-urdinek aurpegia eman dute nahiz eta hamar jokalarirekin egon, baina amaierarako hamar minuturen faltan, etxekoek hirugarren golarekin erabaki dute partida korner baten irteeran. Emaitza honekin, gipuzkoarrek bolada positiboari amaiera eman diote sei partida jarraian gehitzen egon ondoren. Hurrengo jardunaldian urtea itxiko dute Zubietan Soduperen aurka.

Fitxa teknikoa:

Somorrostro: Becerra, Garmendia, Núñez, Blanco, Cuenca, Celador, Rementeria, Mayordomo (Koldo, min. 74), Borja (Alain, min. 82), Vellisca (Rubén, min. 80), Cortezon.

Real C: Ruiz-Zeberio, Elosegui, Sukia (Marton, min. 61), Cantero, Crotto, Elizondo, Begiristain, Galarreta, Kortajarena (González, min. 18), Martín (Gurrutxaga, min. 66), Karrikaburu.

Golak: 1-0: Borja, min. 18; 2-0: Borja, min. 46; 3-0: Borja, min. 79

Epailea: Ruiz Rabanal. Txartel horia erakutsi die etxeko Blanco, Vellisca, Celador eta Rementeriari eta kanpoko Begiristain, Gurrutxaga eta Crottori. Txartel gorria erakutsi dio Real C-ko Canterori (min. 15).

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!