Sansek Barakaldo jasoko du igande honetan Zubietan. Urteko hiru partidak Zubietatik urrun jokatu dituzte, garaipen bat eta bi berdinketaren balantzearekin, eta etxera ahalik eta ondoen itzuli nahi dute: hiru puntuak lortuz. Aurrean, bere momentu txarrenetakoa bizi duen kategoriako historiko bat izango dute. Bizkaitarrak azkeneko postuan daude, lehen itzuli osoan garaipen bakarra lortu ostean. Txuri-urdinek aurrerapausoa eman behar dute eta garaipena lortu sailkapenaren goiko postuetara hurbiltzeko. Hiru puntuen bila, baina fidatu gabe. Neurketa Real Sociedad TV eta Foottersen bidez jarraitu ahal izango da zuzenean. Aupa Sanse!
JD SOMORROSTRO – REAL C (LARUNBATA, 17:00)
JD SOMORROSTRO – REAL C (LARUNBATA, 17:00)
Gure hirugarren taldeak El Malecon bisitatuko du larunbat honetan Somorrostroren aurka jokatzeko. Txuri-urdinek hiru garaipen lortu dituzte jarraian, sailkapenaren goiko aldean mantentzeko. Bizkaitarrek, berriz, guztiz kontrakoa; hiru porrot jasan dituzte jarraian eta lehenbailehen irabazi behar dute egoerari buelta emateko. Aurkari zauritu baten aurkako partida, etxean gogor egiten saiatuko dena.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin