SD AMOREBIETA – SANSE (IGANDEA, 12:00)

Batzen jarraitu

Sansek Urritxeri egingo dio bisita igande honetan Amorebietaren aurka jokatzeko. Aurreko asteburuan Zubietan SD Logroñes 3-0 mendean hartuta ekin zioten berriro Ligako txapelketari. Garaipen horrek igoerako playoffean kokatu ditu berriro, laugarren postuan. Bizkaitarrak, berriz, multzoko talderik sasoikoena dira: bederatzi partida jarraian daramatzate batzen (bost garaipen eta lau berdinketa) eta seigarren postuan daude, gure filiala baino puntu bakar bat beherago. Batzen jarraitzera. Aupa Sanse!

 

PARTIDAK ZUZENEAN

Gure taldeek asteburu berri bati aurre egingo diote. Real Sociedad TVren edo beste telebista plataforma batzuen bidez ikusi ahal izango diren partidak hurrengo hauek dira:

Larunbata:

11:30 Ohorezko Kadetea – Euskalduna SD (RSTV)

Igandea:

16:30 Emakumezkoen C taldea – Ostadar SKT (RSTV)

Real Sociedad TVk emango dituen neurketak gure YouTubeko kanalaren bitartez jarraitu ahal izango dira zuzenean.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!