SD LOGROÑES 1-1 SANSE

Batzen jarraitzen dute

Vídeo

Sansek bana berdindu du arratsalde honetan SD Logroñesen aurka Mundial 82 Estadioan, lehen zatian aukerarik izan ez arren, bigarren zatian golak sartu eta bi taldeek irabazteko abaguneak izan ostean.

Txuri-urdinak playoffetarako sailkapena ziurtatuta zutela iritsi dira, baina denboraldi honetan igo den talde baten aurrean puntuak lortzen jarraitzeko helburuarekin. Lehen zatia oso parekatua izan da, ez dago ia jaurtiketa arriskutsurik egon eta bi taldeak oso gutxi iritsi dira aurkariaren areara. Gizpuzkoarrak Karrikabururen erdiraketa batekin saiatu dira eta errioxarrak, bestalde, Ledok area barruan egindako erremate batekin, Olasagastik desbideratzea lortu duena. Gutxi kontatzeko.

Donostiarrek aurrerapausoa eman dute aldageletatik igaro ostean, eta aukerak sarriago eta arrisku handiagoz iritsi dira. Turrientes urruneko jaurtiketa batekin gola egiteko zorian izan da. Lobete ere gertu egon da, baina bere errematea desbideratuta joan da gutxigatik. Eta, hirugarrenean, gola iritsi da. Turrientesek baloia berreskuratu, honek Karrikabururentzat, asistentzia Garridori eta, ezkerkada bikain bati esker, lehenengoa egin du area barruko errematearen ostean. Txuri-urdinek bi trantsizio azkarretan erabaki ahal izan dute partida, lehenik Lobeteren jaurtiketarekin (atezainak kornerrera aldendu du) eta Karrikabururen erremate gurutzatuarekin (kanpora joan da gutxigatik). Eta barkatu ostean iritsi da errioxarren berdinketa, area barruan Calderonek aldaratze bat aprobetxatu eta gero. Azken txanpan bi taldeek garaipena lortzeko aukera izan dute, baina markagailua ez da berriro mugitu.

Puntu honek multzoko lehen postuari eusteko balio du Bilbao Athleticen porrotaren ondoren. Datorren asteburuan, bigarren fase honetako azkenaurreko partida gure filialarentzat Calahorraren aurka Zubietan. Aupa Sanse!

Fitxa teknikoa:

SD Logroñes: Jero, Borja, Loza, Caneda, Ledo, Emilio, Rodellar (Javito, min. 67), Ekain (Diego Esteban, min. 67), Lacruz, Juan Antonio (Imanol, min. 67) eta Bilal (Calderon, min. 72).

Sanse: Ruiz-Zeberio, Aldasoro, Blasco, Ezkurdia, Recio (Sola, min. 46), Olasagasti, Turrientes, Alkain, Garrido (Navarro, min. 64), Galarreta (Lobete, min. 46) eta Karrikaburu (Aguirre, min. 79).

Golak: 0-1: Garrido, min. 57; 1-1: Calderón, min. 78

Epailea: Fuentes Molina. Txartel horia erakutsi die etxeko Ledori eta kanpoko Galarreta eta Aldasorori.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!