CA Cirbonero 1-2 Real C

Bide onetik

Gure bigarren filialak 1-2 irabazi du gaur arrtsaldean Cintruenigoko CA Cirboneroren aurka. Txuri urdinek, nagusi partidan, ez dute talde nafarraren aurka huts egin eta bigarren garaipena jarraian lortu dute.

Lehia bizia izan da partidaren lehen minututik. Txuri-urdinak aurretik jarri dira neurketan lehen zatia hasi bezain laster. Agotek aurretik jarri ditu donostiarrak markagailuan. Jarraian, etxeko taldeak gola berdintzea lortu du Rubioren golari esker. Mikel Llorenteren mutilak nagusi izan dira neurketan, baina ezin izan dute gol kopurua handitu atsedenaldira iritsi aurretik.
Bigarren zatian, lehen zatia bezala hasi dira donostiarrak, baloiaren nagusitasunarekin. Gure bigarren filialak golarekin topo egiteko hainbat aukera izan ditu. Jokaldi horietako batean, Gonzalez de Herediak partida erabakita uztea eta bigarren gola sartzea lortu du txuri-urdinentzat, amaierarako hogei minuturen faltan.

Txuri urdinek ez dute hutsik egin eta irabazi egin dute joko ona nagusi izan den partida honetan. Datorren astean CD Brea hartuko dute. Aupa Real!

Fitxa teknikoa

CA Cirbonero: Marín, Sánchez, Rubio, Biesa, Saldevila (Goñi, min. 73), Cacho (kap.), Pascal (Moreno, min. 80), Aranguren (Domínguez, min 46), Garat, Diabate eta Muro (Aguirre, min. 63)

Real C: Arribas, Almandoz, Larrañaga (kap.), Astigarraga, Beitia, Canales (Pontones, min 86), M. Rodríguez (Guibelalde, min 80), E. García, Agote, Lizaso (Mariezkurrena, min. 78) eta G. de Heredia (Arzak, min. 78)

Golak: 0-1 Agote, min. 2; 1-1 Rubio, min. 4; 1-2 G. de Heredia, min. 69.

Epailea: Baiges Dones. Etxeko Aranguren, Aguirre y Cachori, eta kanpoko Rodríguez, Arzak y Agoteri atera die txartela.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!