Sansek hutsean berdindu du gaur arratsaldean Zubietan Cultural Leonesaren aurka nehurketa oso lehiatu batean, emaitza honi esker txuri-urdinek galdu gabe jarraitzen dute eta playoff postuetan.
Partidaren hasieran bi taldeek baloiaren jabetza nahi izan dute. Hala ere, norgehiagoka hasi eta bi minutura, Cultural Leonesak lehen abisua eman du, Barriusoren jaurtiketa bikain batekin, kanpora joan dena gutxigatik. Hogei minuturen buruan, txuri-urdinek aukera argia izan dute Magunaren jokaldi ikaragarri baten ostean, baina Azkunek ezin izan du bukatu. Bi aukereen ostean, talde batek ere ez du gol aukera argirik izan eta atsedenaldira markagailua mugitu gabe joan dira.
Bigarren zatia lehenengoa bezala hasi da, bi taldeek jabetza eduki nahi izan baitute. Hala ere, txuri-urdinak izan dira Ruperezen ezkerraldeko barnekaldi baten ondoren gola sartzeko aukera izan duten lehenak. Abagune honen ostean, Leongo taldeak markagailuan aurrea hartzeko aukera izan du, baina Dorianek ezin izan du buruz burukoan gola lortu. Sansek ere bere aukera izan du, baina Ruperezek ezin izan du bere jaurtiketa ondo zuzendu eta atzainak baloia gelditu egin du. Hala ere, markagailua mugitzea gehien hurbildu den jokaldia kanpoko taldeak izan du korner batean, baina aurretik falta egiteagatik baliogabetu du epaileak. Aukera honen ostean, partida bi taldeek arriskatu nahi izan ez duten tarte batean sartu da eta norgehiagoka golik gabe amaitu da.
Puntu honekin Sansek galdu gabe eta playoff postuetan jarraitzen du, liderrarengandik hiru puntura. Hain zuzen ere, Nastic de Tarragonaren aurka jokatuko dute hurrengo partida. Txuri-urdinek puntuak lortu nahi dituzte datorren igandean Katalunian. Aupa Sanse!
Fitxa tekinkoa:
Sanse: Ayesa, Rupérez (Beitia, min. 65), Martín, Cantero, Zoilo (Agote, min. 79), P. Rodríguez, Goti (Mariezkurrena, min. 65), Marín, Dadie (E. García, min. 79), Magunazelaia (kap.) eta Azkune (Orobengoa, min. 93).
Cultural Leonesa: Bañuz, V. García, R. Suárez, Fornos, Jaume Pol, D. Barri (Álvaro, min. 84), K. Presa (kap.), Aarón Rey (Martin. S, min. 72), Calderón (Bicho, min. 60), Samanes (Escudero, min. 84) eta Dorian jr (Guillermo, min. 60).
Epailea: Morrilla Turrión. Txartel horia erakutsi die etxeko Dadieri eta kanpoko Dorian jr. eta D. Barriusori.