ANOETA

Bazkideak: prozesuan emango diren hurrengo pausoak

Aurreko egunetan, gure bazkideak birkokatzeko faserik konplexuena itxi genuen, Anoetaren birmoldaketa lanek bultzatuta egindakoa. Prozesuan zehar, guztira 28.078 bazkidek aukeratu dute zelai berrian izango duten eserlekua. Horietako 3.348 bazkide berriak dira. Lanak erritmo onean aurrera egiten zuten bitartean, hiru hilabete hauetan zehar Arccon etengabeko kudeaketak bizi izan dira, 6.000 hitzordu baino gehiago antolatuz.

Guztien ahalegina merezi du. Momentu honetan, hurrengo denboraldian iparrako hondoa ez dela egongo kontuan hartuz, Anoetako Estadioa ia bere edukieraren mugan dago. Klubetik gure esker onik zintzoena eman nahi diogu berriro ere realazle familia guztiari azaltzen ari duen pazientzia eta ulermenagatik.

Ipar hondoko harmailetako bazkideak birkokatzea

Prozesuaren hurrengo urratsak eserlekua ipar hondoko harmailetan aukeratu duten bazkideengan izango du eragina. 6.018 bazkidek baino gehiagok aukeratu dute tribuna hori, datorren denboraldian zehar eraikiko dutena. Tartean, 2796 bazkide eseriko dira familientzako harmailetan (%80ko okupazioa izango du). Nahiz eta ezinbestekoa den itxarotea, harmaila horietan ere bermatuta egongo da giro ona.

Ipar hondoko harmailak berritzearen ondorioz, eremu hori aukeratu duten pertsonak gainerako tribunetan banatuko dira. Hurrengo egunetan, mezu elektroniko bat bidaliko diegu harmaila horietako bazkideei, denboraldi honetan behin-behinean edukiko duten eserlekuaren berri emateko. Eserleku horiek esleitzeko, kontuan hartuko da eserlekua aukeratzeko prozesua hastean aurrez finkatutako sailkapena. Kokapen berria emango zaion ezein bazkidek ez du ordainduko berak aukeratutako kuotari dagokiona baino gehiago.

Txartel berriak bidaltzea

Irailaren hasieran bidaliko dizkiegu gure bazkideei denboraldi honetarako txartelak. Hortxe ageriko dira bazkidearen datuak eguneratuta, kategoria, leialtasun urteak eta bakoitzaren sarbideari buruzko informazio berria. Ipar hondoko harmailetako bazkideek, denboraldi honetan zelaiko beste gune batzuetan birkokatuta egongo direnez, behin-behineko eserlekuari buruzko datuak izango dituzte adierazita euren txartelean.

Ikusi zure eserlekua

Gogoratzen dizuegu eserlekua esleituta duten pertsona guztiek jada ikusi dezakete zein den zelaiaren ikuspegia beren eserleku berritik. Bai web ofizialaren arlo pribatuan (Nire Reala) bai Realzale App-ean (App-a eguneratu behar duzu), gure bazkideek beren datuak eguneratuta aurkituko dituzte, eta beren eserlekutik zelaia gutxi gorabehera nola ikusten den ere, 3D formatuan.

Beraz, bi plataforma horietako batean erregistratu eta identifikatu beharko zara, web gune ofizialetik edo Realzale App-etik, eta hori soilik eginda bistaratzaile hori edukiko duzu automatikoki zure profilean. Gainerako zaleak ere sartu ahal izango dira, aurretik erregistratuta, 3D formatuko edozein bistatan, gure web guneko Etorkizuneko Anoeta ataletik, zehazki Ikuspegi Interaktiboan, edo App-ean nabarmendutako argitalpenetik.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!