Jada, irekita dago gure bazkideek hurrengo asteazkenean jokatuko den Real Sociedad eta Real Madrid taldeen arteko partidarako izena ematea. Partida z7 zelaian jokatuko da, arratsaldeko seiretatik aurrera.
Partidak sortzen duen interesa eta Zubietan dauden edukiera mugak direla eta (800 ikusle baimentzen dira z7ko harmailetan), gure bazkideak bakarrik sartu ahal izango dira, baina aldez aurretik bertaratzeko formularioa bete beharko dute.
Prozesua iazkoaren berdina da. Zure bazkide eserlekua eskatzeko, formularioan izena eman beharko duzu. Erreserba formularioa asteazkenean itxiko da eguerdiko 12etan.
Bazkideen eserlekuak izen-ematearen hurrenkeraren arabera esleituko dira. Formularioa bete eta bidali ondoren, izena eman duen bazkideak berrespen-mezu elektroniko bat jasoko du, eta zelaiko sarbidean aurkeztu beharko du.

Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin