Beatriz Álvarez Finetwork Liga F txapelketako lehendakaria Zubietako eta Reale Arenako instalazioetan izan da, Rubén Alcaine lehendakariordearekin eta Pablo Vilches zuzendariarekin batera.
Emakumezkoen futbol profesionaleko ordezkariek zuzen-zuzenean ezagutu dute erakunde txuri-urdinak emakumezkoen sailarentzat duen proiektua. Berarekin izan dira Jokin Aperribay lehendakaria, Joseba Ibarburu kontseilaria, Garbiñe Etxeberria kirol zuzendaria eta Natalia Arroyo lehen taldeko entrenatzailea.
Hitzordua klubeko talde guztiek entrenatzen duten Zubietako kirol hirian hasi da. Zehazki, z7 zelaian egon dira, lehen taldeak partidak jokatzen dituen berdegunean. Ondoren, Reale Arena estadioan izan dira eta Jokin Aperribay lehendakariak, Realak, emakumezkoen sailarekiko, klubak duen konpromisoa azaldu die azken urteetako bilakaera aztertzearekin batera. Amaitzeko, bisitaldi txiki bat egin zaie estadioko instalazioak erakutsiz.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin