Realaren belar hockeyko emakumezkoen taldeak denboraldiko bigarren norgehiagoka jokatuko du Kataluniako Juniorren aurka igande honetan 12etan San Cugaten. Momentu honetan Junior liderra da lehenengo jardunaldian Atletic Terrassaren aurka 1-6 irabazi ondoren. Nahiz eta denboraldi honetan Juniorrek Cristina Guinea (liga alemaniarrean) eta Jennifer Plass (erretiratua) bere bi jokalari garrantzitsuak ez izan, taldea sendoa izaten jarraitzen du eta lehengo urtean emaitza oso onak lortu zituenaren oso antzekoa da. Aurreko larunbatean R.C. Jolasetaren aurka lortutako garaipenaren ondore, Reala garaipen berri bat lortzen saiatuko da lehenengo postuetan jarraitu ahal izateko.
