Belar hockeya: Nesken porrota Terrassan (3-2)

Belar hockeyko taldeak ezin izan du punturik lortu gaur goizean hiru eta bi galdu eta gero Club Egararen aurka Terrassan jokatutako neurketan. Txuri-urdinek berdinketa lortzetik gertu egon dira azken uneetan oso parekatua egon den partida batean. Etxeko taldeak aurrea hartu du lehen laurdenean penalti korner jaurtiketa batekin. Talde gipuzkoarrak banakoa lortu bigarren laurdenean atsedenaldira emaitza horrekin iritsita. Elisabetta Pacella izan da golegilea. Club Egarak aurrea hartze lortu du, penalti korner batean berriro ere, hirugarren laurdenean. Itxaso Sanchezek ez du barkatu stroke jaurtiketa batean eta partida berdindu du berriro ere. Hamar minuturen faltan, etxekoek garaipenaren gola eskuratu dute gipuzkoarren bizkarrera bola bat bidalita. Jorge Perezek zuzendutako taldeak bisita zaila izango du hurrengo asteburan, SPV liderra.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!