RS FUNDAZIOA

Belgradeko errefuxiatuekin

Orain dela bi aste Belgraden Europako Atletismo Lehiaketa jokatu zela eta, Heli Rodriguez eta Karel Lopez (biek hainbat zeregin betetzen dituzte Realeko atletismo sailean) Serbiako hiribururaino abiatu ziren, eta lehen eskutik ikusi zuten inguru horretan kontzentratzen diren errefuxiatuen egoera.

Maletak ilusioz beterik zituztela iritsi ziren. Hegaldatu aurretik, klubeko atletismo sailaren bi ordezkariek, hiri zurian bizitzen ari direnaz jakitun (Darko Kovacevic idolotzat hartzen dute bertakoek), Diario Vascok, Fly Groupek (Donostiako MAratoia antolatzen dute Gipuzkoako Federazio Atletikoarekin batera) eta Reeal Sociedad Fundazioak berak emandako materiala jaso zuten han banatzeko: baloiak, xukaderak, elastikoak, zirak…

Emandako materiala 'Refugees Foundation Serbia' erakundeari entregatu zioten, atletismoko Espainiako federazioko hainbat atletak emandako hainbat jantzirekin batera; atleta horiek Europa lehiaketan aritu ziren Heliri eta Kareli eman zizkieten bertan. Atletismoko Espainiako Errege Federazioak ere jarri zuen bere hondar alea, gaur egungo entrenatzaile eta klubeko jauzilari ohi Ramon Cid donostiarrak eta Ruth Beitiak eta Angel David Rodriguezek mezua zabaldu eta gero.

Atletismoa eta futbola

Bidaiaren aurretik, atalaren bi ordezkariak harremanetan jarri ziren aipatu erakundearekin, eta hark bere burua eskaini zuen eurekin batera Krnjacako errefuxiatuen eremua bisitatzeko; eremu hura hainbat komunikabidetan ikusi ahal izan zen, errefuxiatuek zituzten baldintzengatik, urtarrilean bertan Europako zati handi batek sufritu zuen hotzaldia zela eta.

Heli eta Karel Belgradeko bulegoan materialarekin agertu zirenean hain pozik jarri ziren, futbol lehiaketa bat antolatzeko aukera aztertu zuten, eta baita atletismo eskolak emateko ere, orain eremuan bizi diren gazteentzat. Planak aurrera egin zuen eta Realak emandako baloiekin jokatu zen. Talde batzuek lehen talde txuri-urdinaren kamiseta zeramaten bitartean,  besteek Donostiako maratoikoa jantzi zuten. Partida ikustera joan zirenen artean ere ikus zitezkeen, eta txikienek takoekin irteera atletikoak praktikatu zituzten, Diario Vascok eta RFEAk emandako materialarekin.

'Refugees Foundation' erakundea, eskerrak emateko, egindako lanaren ziurtagiria eman zuen, eta entregatutako kilo eta kilo materialak gorde zituen, kirol lehiaketak antolatzen jarraitu ahal izateko, errefuxiatuek egunerokotasunetik deskonektatu ahal izateko. Real Sociedad Fundazioan eta atletismo sailean oso harro gaude beraien jaioterritik ihes egin behar izan duten gazte horiei laguntzeagatik, eta zorionak ematen dizkiegu 'Refugees Foundation' eta beste hainbat erakunderi, egunez egun errefuxiatuei irribarre bat ateratzeko egiten duten lanagatik.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!