Gaur egun berezia izan da Beñat Garciarentzat. Zale txuri-urdina gaur goizean Zubietara gerturatu da lehen taldearen entrenamendua ikustera eta, ondoren, Willian Jose jokalaria agurtzeko aukera izan du. Pasa den asteartean, elkarrizketa digitala ospatu zen Willian Joserekin eta, galdera guztien artean, zozketa bat burutu zen. Aurrelariak bere zenbakia aukeratu zuen, 12a, Beñaten galderarekin bat eginik. Saria futbolariaren entrenamendu kamiseta izan da, gaur bertan Willian Josek eman diona Zubietan. Eta oroigarri bezala, argazki polit hau.
Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!
Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.
Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin