REAL SOCIEDAD 1-1 REAL MADRID

Berdinketa agurrean

Vídeo

Realak bana berdindu du Real Madriden aurka gaur arratsaldean, Zubietan, denboraldiko azken partidan. Neurketa horretan, txuri-urdinak bikain aritu dira ligako txapeldunordearen aurka.

Kanpokoak nagusi izaten hasi dira, txuri-urdinak bere zelaian zain eta kontraerasora jokatzen saiatuz. Lehen abagunea Teresak izan du urrutiko erremate batekin, Letek kornerrera desbideratu eta gero. Minutuek aurrera egin ahala, donostiarrek gora egin dute, eta aukerarik onena Amaiurrek eskuinetik egindako barnekaldi batekin izan dute. Aurrelariaak erremate gurutzatu bat egin du, baina kanpora joan da gutxigatik. Handik gutxira, Olgak ezkerkada batekin erantzun dio, baloiak langa ukitu eta gora joan ostean. Amaiurrek eraman du berriz ere txuri-urdinen arriskua, lehenik desbideratuta joan den jaurtiketa batekin eta minutu batzuk geroago Gerardek urrundu duen beste batekin. Møllerrek, buruz, gertu izan du madrildarren gola atsedenaldira iritsi baino lehen, baina errematea apur bat desbideratuta joan zaio.

Realak golaren bila jarraitu du aldageletatik igaro ostean, baina jokaldi bakan batean aurrea hartzea lortu dute kanpokoek, partida berriro hasi eta gutxira: Zornozaren kornerra eta Nahikarik, lehen zutoinean, oina sartu du gola sartzeko. Txuri-urdinek estutu egin dute berdinketaren bila eta, asko saiatu ondoren, Amaiurrek lortu du: Etxezarretaren pase luzea eta aurrelari donostiarrak, oraingoan bai, ez du barkatu buruz burukoan Gerard gaindituz. Merezita. Txuri-urdinek, aurkariaren garrantzia kontuan hartuta puntua ona izan litekeen arren, amaierara arte bilatu dute garaipena, nahiz eta markagailua ez den berriro mugitu.

Berdinketak aho-zapore ona uzten dio Realari denboraldiaren agurrean. Orain, udan atseden hartzera eta hurrengo denboraldia prestatzera. Aurrera Reala!

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Lete, Allegra (Iraia, min. 77), Etxezarreta, Vanegas (Nahia, min. 71), Izarne, Gemma (I. Arnaiz, min. 82), Andreia, Amaiur, Franssi (Sarriegi, min. 82) N. Eizagirre (kap.) eta Jensen (Mirari, min. 71).

Real Madrid: Gérard, Lucía (Claudia F., min. 82), Kathellen, Rocío, Olga (kap.) (Svava, min. 46), Teresa (Freja Siri, min. 46), Zornoza (Bea Vélez, min. 71), Athenea, Møller (Esther, min. 46), M. Oroz eta Nahikari.

Golak: 0-1: Zornoza, min. 54; 1-1: Amaiur, min. 84

Epailea: Luna Varo. Txartel horia erakutsi dio kanpoko Zornozari.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!