Valencia CF 1-1 Real Sociedad

Berdinketa azken unean

Vídeo

Realak puntu on bat eskuratu du azken minutuan Valencia CF-en aurrean bana berdintzeko. Bidezko berdinketa Gameirok bigarren zatiaren hasieran sartutako golaren ondoren. 

Txuri-urdinek indar beterik hasi dute partida eta hasieratik sortu dute arriskua. Januzajek, norgehiagokaren lehen jokaldian, lehen aldiz abisatu du. Gipuzkoarrak aurkarien zelaian egon dira lehen zatiaren momentu askotan, baina pixkanaka etxekoak goraka joan dira. Moyak, geldialdi bikain batekin, Guedesen gola ekidin du. Willian Josek izan du aukera argiena, azken jokaldian, baina ezin izan du Oyarzabalek ezker aldetik erdiratutako baloi bat errematatu. 

Realak martxa bat igo du aldageletatik igaro ondoren. Bi hurbilketa arriskutsu gol bilakatzeko gutxira egon dira. Valentziarrak, bigarren zatian txuri-urdinen areara egindako lehen hurbilketan, markagailuan aurretik jartzea lortu dute Gameirok Wassen baloi bat zutoin artean sartzean. Imanol Alguacilenek berdinketa bilatu dute amaiera arte eta saiakerak saria izan du. Gameirok, 93’-an, penalti bat kanpora bota du eta, Oyarzabalek, ez du barkatu hamaika metrotatik 101. minutuan. 

Azken unean lortutako puntu ona Champions-eko talde baten aurka. Datorren astean, norgehiagoka berria etxetik kanpo Mallorcaren aurka.

Fitxa teknikoa

Valencia CF: Cillessen, Wass, Garay, G. Paulista, J. Costa (Piccini, min. 82), C. Soler (F. Torres, min. 90), Kondogbia, Coquelin, Guedes, Gameiro eta Rodrigo (kap.) (Cheryshev, min. 85). 

Real Sociedad: Moyá, Zaldua (Barrenetxea, min. 82), Le Normand, Zubeldia, Aihen (Rodrigues, min. 85), Illarra (kap.), Merino, Januzaj (Isak, min. 71), Oyarzabal, Odegaard eta Willian J. 

Golak: 1-0: Gameiro, min. 58; 1-1: Oyarzabal (p.), min. 101 

Epailea: Gil Manzano. Etxeko, Cheryshev eta Garayri, eta kanpoko Odegaard, Merino, Zaldua eta Le Normandi txartel horia erakutsi die. Coquelin kanporatua izan da txartel hori bikoitza ikusteagatik (min. 99)

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!