REAL SOCIEDAD B 1-1 CD PRADEJON

Berdinketa denboraldiari amaiera emateko

Vídeo

Gure emakumezkoen filialak bana berdindu gaur goizean Zubietan CD Pradejonen aurka denboraldiko azken partidan. Txuri-urdinek multzoko talde onenaren aurka jokatu dute, lehen postuan amaitu eta Bigarren Mailara igotzeko lehiatuko duena. Lehen zatia oso parekatua izan da, bi taldeek aukerak izan dituzte, baina markagailua mugitu gabe. Golik ez atsedenaldian Zubietan.

Gure filiala, playofferako sailkatzeko aukerarik ez izan arren, golaren bila aritu da aldageletatik igaro ostean eta Sara Rodak, jaurtiketa gurutzatu batekin, helburua lortu du jokoari ekin eta minutu gutxira. Errioxarrek puntu bat behar zuten sailkapena ziurtatzeko, eta amaierarako hamar minuturen faltan, Carmen Sobronek, sakontasuneko pase bat aprobetxatuta, ez du barkatu behin betiko banakoa ezartzeko. Denboraldi bikaina bukatu da txuri-urdinentzat hirugarren postuarekin bigarren fase honetan, lehen bi sailkatuengandik oso gertu. Orain, atseden hartzera eta hurrengo ikasturtea prestatzera. Aurrera Reala!

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad B: Olatz Santana, Ane Amuchastegui, Izarne Sarasola (Laia Balerdi, min. 81), Malen Solozabal (Izaro Tores, min. 81), Jone Larrañaga, Elene Viles, Sara Roda, Maren Lezeta (Nahia Aparicio, min. 72), Mirari Uria (Elene Guridi, min. 46), Claudia Fernandez eta Uxue Estrada (Erkuden Lasa, min. 65).

CD Pradejon: Sheila Asensio, Andrea Galan (Ane Pagola, min. 61), Merche Izal, Irati Ezcurdia, Marisol Urrutia, Lidia Alen, Irene Yanguas, Laura Perez, Carmen Sobron, Maria Herce (Angela Sanz, min. 81) eta Adriana Parada (Lesley Talom, min. 87).

Golak: 1-0: Sara Roda, min. 59; 1-1: Carmen Sobron, min. 82

Epailea: Rey Vicente. Txartel horia erakutsi die etxeko Uxue Estradari eta kanpoko Lidia Aleni.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!