Berdinketa derbian (1-1)

Realeko emakumezkoen taldeak puntu bat lortu du gaur gauean bana berdindu eta gero Athletic Cluben aurka Lezaman jokatutako derbian. Talde gipuzkoarrak, ondo kokatuta eta arriskua sortu duenak azken metroetan, aurrea hartu du hamar minuturen faltan, baina berdinketa sartu dute etxekoek minutu gutxira. Ausart ekin dute neurketa txuri-urdinek, presio aurreratua eginaz eta zailtasun handiak sortuaz etxeko taldeari. Zurigorrien baloi irteerari egindako akosoak aukerak ekarri ditu. Nahikari Garciak ez du asmatu kontrolean Nuria Sanchezek bidalitako baloi batean. Handik gutxira iritsi da Athletic Cluben aukera bakarra lehen zatian. Mariasun Quiñonesek ondo desbideratu du Erika Vazquezen jaurtiketa. Realak estutzen jarraitu du eta Nahikari Garciak gutxigatik ez du lortu gola Vanesa Gimberten akzioa onaren ondorioz. Bigarren zatiak lehenengoaren bidea jarraitu du. Etxekoek baloi jabetza izan dute, baina ez dira Mariasun Quiñonesen atera gerturatu. Leyre Fernandezek izan du lehena. Nahikari Garciaren erdiraketa ona eskuinetik, baina ez da errematera iritsi Leyre. Hamar minuturen faltan iritsi da gipuzkoarren gola. Manuela Lareok ez du bitan pentsatu et gol bikaina lortu du jaurtiketa indartsu bateri esker. Pozak ez du asko iraun, minutu gutxira lortu baitu berdinketaren gola Yulema Corresek. Lan eta esfortzu handia txuri-urdinena. Igor San Miguelen neskek partidaz beteriko astea dute. Hurrengoa asteartean Oiartzunen aurka. Fitxa teknikoa: Athletic Club: Ainhoa, Iraia, Garazi, V. Gimbert, Eunate, Lizaso (Nekane, min. 57)), Damaris (J. Flaviano, min. 57), Maite (Irune M., min. 83), Lucía García (Moraza, min. 64), Erika V., Y. Corres. Real Sociedad: Mariasun, N. Sánchez, Soldevila, N. Mendoza, Ramajo, Itxaso, Chini, Cirauqui (Aintzane, min. 86), Beristain (Manu, min. 71), Leyre F. (Etxezarreta, min. 76), Nahikari. Golak: 0-1: Manu, min. 79; 1-1: Y. Corres, min. 83. Epailea: Lixandru. Txartel horia erakutsi die etxeko J. Flaviano eta Iraia, eta kanpoko Chiniri. Entrenatzaile txuri-urdinak bere jokalariak zoriondu nahi izan ditu partida amaieran. “Egindako lana eta esfortzua zoriontzekoa da”. San Miguelentzat pena izan da “egin ditugun aukera ugari horietan ez asmatzea, gehiago merezi izan bait dugu”. Astearteko partidari begira, teknikoak “gaur lortutako puntua hiru gehiago lortuaz borobildu nahiko dugu beste partida intentsu batean".

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!