REAL SOCIEDAD 1-1 ATHLETIC CLUB

Berdinketa derbian

Azken bost minutu eroek hasi bezala utzi dute derbia, berdinketarekin. Reale Arenan jokatu den bi taldeen arteko zalerik gabeko lehen partidan, Villalibre eta Roberto Lopezen golek berdinketa justua ziurtatu dute zelaian ikusitakoa kontuan hartuta.

Lehen zatia Kopako finalaren antzekoa izan da. Partida parekatua eta aukerarik gabe bi ateetan. Barrenetxea eta Raul Garciaren urruneko zenbait jaurtiketa, lehen berrogeita bost minutuetan, nabarmendu daitekeen gauza bakarra.

Bigarren zatian partida zertxobait gehiago ireki zela zirudien. Berenguerrek kanpokoentzat abisatzen zuen, Isakek, berriz, etxekoentzat. Partidako argienak azken hogei minutuetan iritsi dira. Lehenengo, Januzajen pase baten ostean, Portuk, atezainaren irteeraren aurrean, gehiegi gurutzaketa duenean. Ondoren, Roberto Lopezek oso gutxigatik kanpoan errematatu duen jokaldi polita. Amaierarako bost minuturen faltan, falta jaurtiketa baten ostean, Villalibrek buruz errematatu du baloia bizkaitarrak markagailuan aurreratzeko. Puntuek Donostiatik ihes egingo zutela zirudienean, Roberto Lopezen erdiraketa pozoitu bat behin betiko berdinketan bihurtu da.

Ikasturte amaieran Europako saria ematen duten postuetarako borrokan jarraitzeko puntua. Ezin izan da irabazi, baina, nondik gatozen kontuan hartuta, puntua baloratu behar da. Aupa Real!

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Remiro, Aritz (Gorosabel, min.62), Zubeldia, Le Normand, Aihen (Monreal, min.33), Guevara, Zubimendi, Oyarzabal (kap) (Januzaj, min.62), Barrenetxea, Carlos Fernandez (López, min.70) eta Isak (Portu, min.70).

Athletic Club: Unai Simon, De Marcos, Yeray (Unai Nuñez, min.14), Iñigo, Yuri (Balenziaga, min.49), Dani Garcia, Vencedor, Berenguer, Muniain (kap) (Lekue, min.69), Raul Garcia (Villalibre, min.69) eta Williams.

Golak: 0-1: Villalibre, min.85. 1-1: Lopez, min.89.

Epailea: Sanchez Martinez. Txartel horia erakutsi die etxeko Aihen, Zubeldia eta Zubimendiri eta kanpoko Dani Garciari.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!