Puntu bat bakarrik. Realak ezin izan ditu hirurak lortu eta, nahiz eta markagailuan aurreratu, bana berdindu du Leganesen aurka Reale Arenan. Partida deserosoa eta sari eskasa. Lastima.
Lehen postua ez zen garrantzitsuena. Helburu nagusiena garaipena lortzea zen, sentsazio positiboei jarraipena emateko. Leganesek aurpegi desberdina erakutsi du entrenatzaile berria dela eta. Atezainak izan dira protagonista nagusienak lehen zatian, bakoitzak pare bat aukera arriskutsu urrundu ondoren.
Reala nagusi izan da, bigarren zatian batez ere. Januzajek, erremate on batekin, gertu izan du gola. Cuellarrek saihestu du. Txuri-urdinek saiatzen jarraitu dute eta azkenean saria iritsi da. Januzajek ateratako kornerra eta Merinok, buruz, gola sartu du. Zailena eginda zegoen, baina garaipena mantendu beharra zegoen. Amaitzeko ordu laurdena geratzen zenean, En Nesyrik banakoa lortu du buruz.
Realak ezin izan du garaipena eskuratu azkenean. Egoera bikainean jarraitzen dugu. Aupa Real!
Fitxa teknikoa:
Real Sociedad: Remiro, Zaldua (Aritz, min.84), Le Normand, Llorente, Monreal, Zubeldia, Merino, Oyarzabal (kap), Januzaj (Sangalli, min.69), Portu eta Willian Jose (Isak, min.78).
CD Leganes: Cuellar, Rosales, Bustinza (cap), Omeruo, Siovas, Rodrigues, Recio, Roque Mesa, Oscar (Guido, min.70), Jose Arnaiz (En Nesyri, min.46) eta Braithwaite (Aitor, min.88).
Golak: 1-0: Merino, min.63. 1-1: En Nesyri, min.78.
Epailea: Martinez Munuera. Txartel horia erakutsi die etxeko Monreal eta Merinori eta kanpoko Recio, Bustinza, Omeruo eta Rosalesi. Leganeseko Rodrigues kanporatu du bi txartel hori erakutsi ondoren (min. 96).
Asistentzia: 27.684 ikusle.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin