Berdinketa garratza (1-1)

Vídeo
Sansek berdinketa garratz bat lortu du gaur Jose Luis Orbegozo zelaian bana amaitu eta gero Toledoren aurkako neurketa. Imanol Alguacilenek estu hartu dute liderra laurogeita hamar minutuetan, baina partidako azken jokaldian lortu dute berdinketa gaztela-mantxarrek. Zelai erdian nagusi izatea izan da bi taldeen helburua partida hasieran. Borroka handiko minutuak izan dira, non aukerak garbirik ez den egon. Beren lehen abagunean, kanpokoen falta jaurtiketa oso desbideratua irten da. Zubeldiak, jaurtiketa indartsu batekin, eman du etxekoen lehen abisua. Hurrengo jokaldian iritsi da Sanseren gola. Bautistak bikain amaitu du area barruan arratsaldeko lehena egiteko. Toledok bere maila erakutsi nahi izan du bigarren zatian. Liderrak erasoko jokalari gehiago sartu ditu eta txuri-urdin gazteak atzean gorde dira. Toledoren erasoen aurrean, Sansek pare bat kontraeraso argi izan ditu bigarrena sartzeko. Horietako batean, Zubeldiak, jokaldi pertsonal dotore baten ondoren, bakarrik utzi du errematean asmatu ez duen Bautista. Berdeek ez dute etsi eta Owusuk gertu izan du gola Giraltek atera dion jaurtiketa batean. Hiru puntuak Zubietan geldituko zirela ematen zuenean, Adrianek banakoa sartu du area barruko erremate batean. Txuri-urdinek, sailkapenak dioen baina puntu gehiago merezi dituztenek, hamalaugarren kokatzen dira jardunaldia amaitu aurretik. Imanol Alguacilen mutilek garaipena bilatuko dute hurrengo astean Socuellamosera egingo duten irteera zailean. Fitxa teknikoa:Sanse: Giralt, Ibarbia, Ugarte, Lapeña, Kevin Rodrigues, Zubeldia, Sanz, Olaizola (Le Normand, min. 77), Sangalli (Guridi, min. 70), Merquelanz (Calvillo, min. 89), Bautista. CD Toledo: Alcolea, Echaide, Adrian, Xiker (Roberto, min. 76), Exposito, Villa (Owusu, min. 52), Ismael Castro, Jordan, Toni, Lolo Pla, Javi Gomez (Pablo, min. 66). Golak: 1-0: Bautista, min. 32; 1-1: Adrian, min. 93. Epailea: Roman Roman. Txartel horia erakutsi die etxeko Ibarbia, Giralt, Lapeña eta Merquelanzi, eta kanpoko Villa eta Ismael Castrori.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!