VALENCIA CF 2-2 REAL SOCIEDAD

Berdinketa hasteko

Vídeo

Realak bina berdindu du Valenciaren aurka denboraldiaren estreinaldian. Txuri-urdinak nagusi izan dira lehenengo zatian, baina bigarrenean sufritu egin dute, nahiz eta azken minutuetan garaipena oso gertu izan.

Garaipenaren bila hasieratik. Pasa den urtean, Paternan, emaitza bikainak lortu genituen, bai ligan baita Erreginaren Kopan ere. Eta gaur bide horretatik jarraitzeko helburuarekin. Azkar aurreratu dira gipuzkoarrak markagailuan. Nahikarik egin du denboraldiko lehen gola, area barruan aldaratze bat aprobetxatu ondoren. Gertu izan du Nereak bigarrena hortik gutxira, baina langarekin topatu da. Korner batean, atsedenaldira iritsi baino lehen, Iraiak abantaila handiagotu du buruz. Nagusi txuri-urdinak lehen zatian.

Baina etxekoek aurrera pausoa eman dute eta, hainbeste saiatu ondoren, emaitza murriztea lortu dute. Mari Paz Vilasek, korner jokaldi batean, Valenciaren lehen gola egin du. Eta minutu gutxi barru, eskuin hegaleko jokaldi abten ondoren, etxeko aurrelariak binakoa jarri du markagailuan. Neurketa asko ireki da azken minutuetan eta bi taldeek aukera argiak izan dituzte. Onena Nahikarirena, txuri-urdinentzat garaipena gertu izanik. Azkenean, puntu bat bakoitzarentzat.

Berdinketa ona hasteko, nahiz eta garaipena gertu izan. Hurrengo astean, estreinaldia Zubietan Levanteren aurka. Aurrera Reala!

Fitxa teknikoa:

Valencia CF: Enith Flores, Hernandez, Mari Paz (Martinez, min. 78), Bonsegundo (Coleman, min. 70), Ferez (Carreras, min. 89), Pujadas, Calligaris, Gaitán, B. Beltran, Cubedo.

Real Sociedad: A. Nanclares, Lucia, N. Mendoza, Maddi, Iraia, Itxaso, L. Baños, M. Cardona (C. Bautista, min. 77), N. Eizagirre (Manu, min. 57), Nahikari, Palacios (Etxezarreta, min. 65).

Golak: 0-1: Nahikari, min. 9; 0-2: Iraia, min. 39; 1-2: Mari Paz, min. 61; 2-2: Mari Paz, min. 68

Epailea: Martinez Martinez. Txartel horia erakutsi die etxeko Carrerasi eta kanpoko Itxaso, Palacios eta Etxezarretari.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!