REAL SOCIEDAD 1-1 GIRONA FC

Berdinketa hasteko

Vídeo

Realak ezin izan du Liga garaipen batekin hasi Reale Arenan. Denboraldiaren estreinaldian txuri-urdinek bana berdindu dute Girona on baten aurka. Kuboren hasierako gola Dovbyk indargabetu du bigarren zatian.

Ilusiozko denboraldia bikain hasi da. Erasoko lehen jokaldi garrantzitsuan, Aihenen pase bikainaren ondoren, Kubok lehenengoa sartu du Gazzaniga azpitik gaindituz. Realak ondo jokatu du, alai eta bere ohiko presioarekin goian, kanpotarren baloi irteera deseroso bihurtuz. Hala eta guztiz ere, Kataluniako taldeak jokamoldeak eta asmo onak erakutsi ditu erasoan, baina Remiro gehiegi estutu gabe lehen zatiko azken minutuetara arte, non gure atezaina arean ibili den baloi batekin berdintzetik gertu egon diren. Aurretik, Kubok, area kanpotik egindako jaurtiketa on batean, gora bidali du baloia.

Bigarren zatian gehiago kostatu zaie bi taldeei gora iristea, nahiz eta Reala izan den beti neurketako gidaritza eraman duena. Oyarzabalek oso gertu izan du bigarrena jokaldi bikain baten ondoren, baina baloia Gazzanigaren gorputzera bidali du. Aukera argia izan da, eta, kasu horietan gertatzen den bezala, barkatzen duzunean ordaintzen duzu. Handik gutxira, Gironaren hegaleko jokaldi batean, Dovbyk erdiraketa neurtua bat barrura bidali du. Azken txanpan neurketa zoratu egin da, baina txuri-urdinek ezin izan dute bigarren gola sartu, nahiz eta Le Normanden buruan eta Olasagastiren oinetan bi aukera oso on izan.

Liga hasi besterik ez da egin. Gaur puntu bat batu da. Askoren artean lehena, nahiz eta hirurak bilatu. Aurrera, Reala!

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Remiro, Traoré (Sola, min.73), Zubeldia, Le Normand, Aihen, Zubimendi, Turrientes (Olasagasti, min.80), Brais Méndez, Take (Cho, min.73), Oyarzabal (kap)(Sadiq, min.73) eta Carlos Fernández (Barrene, min.58).

Girona FC: Gazzaniga, Arnau (Bernardo, min.91), David López, Blind, Miguel, Herrera (Iván Martín, min.86), Aleix García, Couto (Pablo Torre, min.65), Savio (Valery, min.65), Tsygankov eta Stuani (kap)(Dovbyk, min.65).

Golak: 1-0: Take, min.5. 1-1: Dovbyk, min.72.

Epailea: Fernández Maeso. Txartel horia erakutsi die etxeko Le Normand eta Olasagastiri eta kanpoko Arnau, Stuani, Miguel, David García eta Gazzanigari.

Asistentzia: 30.848 ikusle.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!