SANSE 1-1 REAL VALLADOLID B

Berdinketa justua

Vídeo

Sansek bana berdindu du gaur arratsaldean Real Valladolid B-ren aurka gol aukera gutxiko neurketa batean.

Txuri-urdinek indartsu hasi dute partida, nagusitu izanez eta aurkaria bere zelaian utziz. Baina kanpokoek ondo defenditu dute eta gipuzkoarrek ez dute ia arriskurik sortu. Onena Roberto Lopezen eskutik iritsi da, area ertzeko jaurtiketa baten ondoren. Valladolidtarrak gutxiagotik gehiagora joan dira, baina Zubiaurreren ate ingurura arriskurik gabe iritsiz. Zalazarren jaurtiketa bat izan da beraien jokaldi azpimarragarri bakarra. Dena erabakitzeke.

Erosoago zegoela zirudien gure bigarren taldeak bigarren zatiaren hasieran, baina kanpokoen golak dena aldatu du. De la Fuentek eskuin hegaletik jokaldia egin, pasea atzeruntz eman eta Mancusok baloia sarera bidali du area barrutik egindako erremate bati esker Valladoliden filiala markagailuan aurreratzeko. Ia berrogei minutu aurretik, eta gipuzkoarrak ahalik eta modu guztietan saiatu dira. Nahiz eta beste batzuetan bezain sendo ez egon, Zubimendik Garridoren pase on bat errematatu du (Roberto Lopezen erdiraketaren ondoren) amaierarako bost minuturen faltan berdinketa lortzeko.

Txuri-urdinek puntu bat lortu dute laugarren postua lortzeko lehian aurkari zuzen baten aurka. Hurrengo partidan Alaves B izango du aurkari, filialen arteko neurketa berri bati aurre egiteko.

Fitxa teknikoa:

Sanse: Zubiaurre, Blasco, Ezkurdia, Pacheco, Jimenez, Zubimendi, Gorostidi, Alkain (Djouahra, min. 73), R. Lopez, Robert Navarro (Aldasoro, min. 73), Lobete (Garrido, min. 77).

Real Valladolid B: Campos, Raul Navarro, Rubio, Alende, Vilarrasa (Alvarez, min. 79), E. Perez, Mancuso, V. Garcia, Zalazar, Doncel (Corral, min. 75), De la Fuente (Uche, min. 66).

Golak: 0-1: Mancuso, min. 54; 1-1: Zubimendi, min. 84

Epailea: Carbajales Gomez. Txartel horia erakutsi die etxeko Robert Navarro, Ezkurdia, Jimenez, Zubimendi eta Blascori eta kanpoko V. Garcia, E. Perez eta Alenderi. Etxeko Pachecori txartel gorri zuzena erakutsi dio (min. 94).

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!