OSASUNA PROMESAS 1-1 SANSE

Berdinketa justua

Vídeo

Sansek bana berdindu du Osasuna Promesasen aurka gaur gauean Taxoaren. Txuri-urdinek neurketa ona egin dute eta sailkapeneko goialdean mantentzea baimentzen dien landutako puntua eskuratu dute zelai zail batean.

Etxekoek hobeto hasi dute norgehiagoka eta lehen aukera izan dute Beitiak Toni Herreroren erdiraketa arriskutsu bat kornerrera bidali duenean Sixtusen errematea ekiditeko. Handik gutxira, Sixtus bera buruz buru geratu da Aranaren aurrean baina ez du asmatu. Donostiarrak hobetuz joan dira denbora igaro ahala eta Ochiengek aukera ona izan du lehenengoa egiteko, baina bere ezkerkada gurutzatua kanpora joan da. Neurketa atsedenaldira berdinketarekin iritsiko zela zirudienean, Eder Garciak Ochiengen erdiraketa bat errematatu du bigarren zutoinean gipuzkoarrak markagailuan aurretik jartzeko, aurrelari txuri-urdinak eta Merinok eskuin hegaletik egindako jokaldi bikain baten ondoren.

Bigarren zatia lehenengoa bezala hasi da, talde nafarra nagusi izanik. Berdinketaren gola Jon Garciak egin du area barruko erremate batekin, Sixtusek nahi gabe ukitu duen Arroyoren pasearen ostean. Gorritxoen filiala bigarren golaren bila joan da eta Jon Garciak oso gertu izan du berriz ere zelai erditik egindako jaurtiketa baten ondoren. Sansek ere aukera garbia izan du kontraeraso batean, baina Eder Garciak ez du asmatu azken metroetan. Neurketa orekatu egin da eta bi taldeek abaguneak izan dituzte, baina ez dira fin ibili. Amaierako minutuetan ez da ia aukerarik egon eta partida banakoarekin amaitu da.

Merezitako puntua Sanserentzat norgehiagoka gogor eta zail batean. Honi esker, txuri-urdinek beste jardunaldi batez sailkapeneko goiko postuetan jarraituko dute. Datorren astean Zubietara itzuliko dira Barça Atlèticen aurka jokatzeko filialen arteko beste partida batean.

Fitxa teknikoa:

Osasuna Promesas: P. Valencia, Diego Moreno, D. Espejo, I. Gárriz (kap.), Toni Herrero, Sierra, Mauro (Unai Santos, min. 63), R. Arroyo, Arguibide [Xabi Huarte, min. 3 (Pedroarena, min. 46)], Jon García (C. Lumbreras, min. 75) eta Sixtus (Nowend, min. 75).

Sanse: Arana, Merino (P. Rodríguez, min. 65), Martín, Beitia, Balda, Carbonell, E. García (Lebarbier, min. 75), Goti (kap.), Ochieng (Orobengoa, min. 45+1), Marchal (Garro, min, 65) eta Mariezkurrena (J. Gorosabel, min. 75).

Golak: 0-1: E. García, min. 40. 1-1: Jon García, min. 52.

Epailea: Bárcenas Torres. Txartel horia erakutsi die etxeko Mauro eta Diego Morenori.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!