Sansek hutsean berdindu du Sestao Riverren aurka gaur gauean Las Llanasen. Txuri-urdinek puntu bat lortu dute zelai zail batean eta sailkapenaren goialdean jarraitzen dute.
Neurketaren hasiera parekatua izan da. Etxeko taldea arrisku gehiagorekin iritsi da lehen minutuetan. Bustillok pase sakona eman ondoren, Sergi Garcia bakarrik geratu da Fragaren aurrean, baina atezainak geldiketa bikaina egin du. Handik gutxira, Barandallak areara erdiratu du eta Leandro Martinezen burukada kanpora joan da gutxigatik. Donostiarren aukerarik argiena Orobengoak izan du, Carbonellen pase luze baten ostean bakarrik geratu baita baina ezin izan baitu Herrerin gainditu buruz burukoan. Bizkaitarrek beste bi aukera izan dituzte, baina Baldak eta Ruperezek Sergi Garcia eta Bustilloren golak eragotzi dituzte atsedenaldira hutsean iritsi aurretik.
Bigarren zatian, partidak lehen zatiko parekotasun berarekin jarraitu du, baina aukerarik gabe. Sergi Garcia area ertzetik saiatu da, baina jaurtiketa gora joan zaio berriro. Eder Garciak urruneko beste jaurtiketa batekin erantzun du, baina hau ere langa gainetik joan da. Handik gutxira, Astiazaranek zutoinarekin topo egin du Orobengoaren erdiraketa bat errematatu ostean gure filialak bigarren zatian izan duen aukerarik garbienean. Azken minutuetan, bi taldeak nekaturik zeudela, ez da abagunerik izan. Horrela, norgehiagoka hasierako berdinketarekin amaitu da.
Puntu bat gehiago Sanserentzat Bigarren Mailara igotzeko playoff postuetan jarraitzeko etxean bolada onean zetorren aurkari baten aurka. Txuri-urdinek Zamora hartuko dute datorren larunbatean Zubietan.
Fitxa teknikoa:
Sestao River Club: Herrerín, Etxeberria, Efremov, Miranda, Barandalla, Gómez, Garai, Bustillo (Relu, min. 74), S. García (Álvarez, min. 66), Planas (Rojo, min. 74) eta Martínez (kap.).
Sanse: Fraga, Rupérez (kap.), Merino (Agote, min. 42), Lebarbier, Balda, Carbonell (Díaz, min. 85), E. García, M. Rodríguez, Ochieng (Astiazaran, min. 72), Marchal (Ramírez, min. 72) eta Orobengoa (Carrera, min. 85).
Epailea: Pastoriza Iglesias. Txartel horia erakutsi dio etxeko Garairi.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin