Realak puntu bat lortu du Tenerifen hutsean berdindu eta gero UD Granadillaren aurka. Aukera gutxi ikusi ditugu eta azkenean justua izan da emaitza.
Ez da markagailua mugitu lehen zatian. Ez dute meritu handirik egin bi taldeek hasierako emaitza aldatzeko aukeren faltengatik. Txuri-urdinak bikain aritu dira defentsa lanetan eta horrek lehen zatian ez sufritzeko balio izan du. Baloi geldiko jokaldietan iritsi da arriskua eta Barbarak gertu izan du gola buruz, baina baloia desbideratuta joan da.
Neurketak bide beretik jarraitu du bigarren zatian. Aukera gutxi, baina Reala geroz eta hobeto sentitzen zelaian. Gipuzkoarrak garaipenaren bila aritu dira amaieraraino eta gol batek ia hiru puntuak lortzea suposatzen zuen. Bukatzeko ordu laurdena geratzen zenean, etxekoek gertu izan dute garaipena penalti bati esker, baina Mariasunen geldiketa batek saihestu egin du.
Txuri-urdinek puntu honi jarraipena eman nahiko diote hurrengo astean Zubietan, non Atletico de Madrid jasoko duten.
Fitxa teknikoa:
UD Granadilla: Reis, Estella (Zaremba, min. 58), Borini, Gavira, Jujuba, Llamas, Doblado (Matveeva, min. 61), Feudjio, P. Hernandez (Carballo, min. 80), María José (Martin Prieto, min. 67), Poljak.
Real Sociedad: Quiñones, C. Blanco, N. Mendoza, Maddi, Iraia (Lucia, min. 77), L. Baños, Itxaso, M. Cardona (Mirari, min. 81), Manu (Palacios, min. 59), N. Eizagirre (C. Bautista, min. 66), Bárbara.
Epailea: Martinez Madrona. Txartel horia erakutsi dio etxeko Matveevari.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin