Gure hirugarren taldeak bana berdindu du Zubietan Lagun Onaken aurka aukera askoko partida batean. Kanpokoak nagusi izan dira lehen zatian eta baloiaren jabetza eztabaidatu diote txuri-urdinei, eta hori ez da ohikoa. Gainera, hainbat aukera arriskutsu sortu dituzte. Horietako batean aurrelaria bakarrik geratu da Ayesaren aurrean, baina honek baloia urruntzea lortu du. Garbiena eskuineko erdiraketa baten ondorioz, Etxaburuk kanpora bidali duena gutxigatik.
Bigarren zatian Real C-ren beste bertsio bat ikusu dugu, nagusi izaten. Minutuak pasa ahala arriskua sortzen joan dira eta, amaitzeko hamar minutu geratzen zirenean, Regilek ezker hegaleko erdiraketa bat aprobetxatu du txuri-urdinak markagailuan aurreratzeko. Garaipena eskuetan zegoenean, Ekhik berdinketa lortu du buruz. Puntu bat gehitzen joateko. Hurrengo astean San Ignacio bisitatuko dute gipuzkoarrek, zazpigarren postuan dagoen taldea.
Fitxa teknikoa:
Real C: Ayesa, Elosegi, González de Zarate, Cantero, Crotto, Elizondo, A. Martin, Galarreta, Kortajarena (Teijeira, min. 79), Gurrutxaga (Begiristain, min. 61), Marton (Regil, min. 61).
Lagun Onak: Martin, Elustondo, Barquero, Leunda, Igor, Ugaitz, Salaberria (Donazar, min. 62), Ekhi, Otamendi, Luken (Gereta, min. 71), Etxaburu (Manterola, min. 80).
Golak: 1-0: Regil, min. 80; 1-1: Ekhi, min. 88
Epailea: Perez Balboa. Txartelik gabe.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin