CADIZ CF 0-0 REAL SOCIEDAD

Berdinketa urte amaieran

Vídeo

Realak puntu bakarra lortu du Nuevo Mirandillara egindako bisitan. Txuri-urdinek ez dute euren partidarik onena jokatu eta, norgehiagoka irabazteko aukerak izan arren, puntu batekin konformatu behar izan dute.

Donostiarrak ez dira eroso egon lehen zatian. Ezin izan dituzte ohiko konbinazio luzeak izan partida menderatzeko eta haien erritmoa mantentzeko. Cadizek aukera paregabea izan du, baina Remiro bikain aritu da, beste behin, Chris Ramosen burukada gelditzeko. Erasoan ez da zehatza izan Reala eta ezin izan du andaluziarren atezaina gehiegi urduritu lehen zatian.

Imanolen mutilek hobeto hasi dute bigarren zatia eta hiru minutu pasa ondoren bi aukera on izan dituzte Sadiq eta Braisen partetik. Reala kontrola irabazten joan da eta gola merezi izan du. Zubimendik ezkerrez jaurti du Kuboren erdiraketa batean, eta baloia langara bidali du. Chris Ramosen beste burukada bat, Remirok kornerrera atera duena, izan da andaluziarren aukerarik onena.

Ez da urte zoragarri bat ixteko modurik onena, baina aurretik 2024a dugu, erronka eta anbizioz betea. We are Real.

Fitxa teknikoa:

Cádiz CF: David Gil, Iza (kap), Fali (J. Hernández, min. 93), Víctor Chust, Lucas Pires, Alcaraz, Álex (Sobrino, mini.64), Alejo (Negredo, min.76), Navarro (Kouame, min.64), Chris Ramos eta Maxi Gómez (Guardiola, min.64).

Real Sociedad: Remiro, Odriozola (Traoré, min.46)(Aritz, min.69)(Aritz, min.80), Zubeldia, Le Normand, Tierney, Zubimendi, Merino (Turrientes, min.69), Brais Méndez, Take, Oyarzabal (kap) eta Sadiq (Carlos Fernández, min.69).

Epailea: Iglesias Villanueva. Txartel horia erakutsi die etxeko Alejo, Fali eta Alcarazi eta kanpoko Tierney eta Remirori.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!