Realak bina berdindu du Madrid CFF-ren aurka jokatutako partidan. Sánchez Veraren neskak aurretik jarri dira, baina kanpoko taldea markagailuari buelta emateko gai izan da. Azkenean, berdinketa lortu dute txuri-urdinek, emozioz jositako neurketan.
Intentsitate handiarekin hasi du partida Realak eta baloia aurkariaren zelaian izateko gai izan da. Lehenengo gola Nerea Eizagirrek lortu du, area kanpotik egindako jaurtiketa oso on bati esker. Kanpoko taldeak jasotako golari erantzuna ematen saiatu da eta aukera argiak izan ditu. Melgard Leteren aurrean gelditu da, baina atezaina gainditu ondoren ezin izan du jaurtiketa porteriarantz zuzendu. Nahiz eta txuri urdinek ere aukerak izan bigarren egiteko, ez dute asmatu. Lehen zatia amaitzear zegoenean lortu du berdinketa madrilgo taldeak. Allegraren, Realeko jokalari ohiaren, erdiraketa Aparik Leteren aterantz desbideratu du.
Kanpoko taldeak hobeto hasi du bigarren zatia eta berehala aurretik jartzeko gai izan da. Allegrak Estheren pase bat jaso du area barruan eta Lete gainditu du jaurtiketa on batekin. Txuri-urdinek ez dute amore eman eta azkar erantzun dute Franssik egindako golarekin. Aurrelariak kontraeraso bat modu ezin hobean amaitu dute. Momentu horretatik aurrera bi taldeek aukera arriskutsuak izan dituzte garaipenaren gola sartzeko. Azkeneko jokaldian Nerea Eizagirrek oso gertu izan du gola, baina Paolak ondo gelditu du bere jaurtiketa.
Talde donostiarrak Deportivo de la Coruña bisitatuko du hurrengo astean, garaipenaren bidera bueltatzeko helburuarekin.
Ficha teknikoa:
Real Sociedad: Lete, Emma (E. Viles, min. 45), Apari, Lucía, V. Quiles (Izarne, min. 57), Andreia, Cahynová (Jacqueline, min. 83), N. Eizagirre (kap), L. Pardo (Lavogez, min. 45), Amaiur (Mirari, min. 78) eta Franssi.
Madrid CFF: Paola (kap), Villafañe, Mendoza, Mónica, Allegra, Librán (Antonsdóttir, min 74), Esther, Marcetto, Emily (Mckenna, min. 73), Bonsegundo eta Melgard (Bárbara, min. 86).
Golak: 1-0: Eizagirre, min. 15. 1-1: Apari (b.a.), min 45+2. 1-2: Allegra, min. 54. 2-2: Franssi, min. 68.
Epailea: Martínez Martínez. Etxeko taldean Emma, Cahynová eta Lavogezek ikusi dute txartel horia. Kanpoko taldean Esther eta Villafañek ikusi dute txartela.