Argazkia: Cristian Aguado

Vídeo

CD Alcoyano 1-1 Sanse

Berdintasuna eta intentsitatea

Vídeo


Sansek 1-1 berdindu du CD Alcoyanoren aurka, batez ere baloirik gabeko jokoagatik nabarmendu den partidan.

Buruz burukoa Sanse protagonista batekin hasi da, hasieratik bere jokoa inposatu nahian. Partidako lehen uneetan nagusi izan dira, eta lehenengoa jokaldi konbinatibo baten bidez izan dute, baina Magunari jaurtiketa tapatu diote. Neurketako 12. minutuan, Gorrotxategik aldeko kornerra atera du, baina eibartarra jaurtiketa zuzena egiten saiatu da, eta gol olinpiko ikusgarria sartu du, txuri-urdinak aurretik jartzeko. Goletik aurrera, baloiaren nagusitasuna berdindu egin da, eta bai etxekoak bai donostiarrak behin baino gehiagotan iritsi dira aurkariaren areara, baina ez dituzte jokaldiak arriskuz gauzatzea lortu. Martinek markagailuko aldea handitu nahi izan du areaz kanpotik, baina pilotak ez du aterik aurkitu eta partida 0-1ekoarekin iritsi da erdialdera. 

Bigarren zatiko lehen abagunean Vega izan da protagonista, Carbonell kapitainak geldikako erdiraketa on bat egin ostean, bakarrik errematatu du buruz penalti puntutik, baina pilotak ez du aterik aurkitu. Hurrengo jokaldian, Moyitak Gomezengandik alde egin du, erdiraketa ezin hobea jarri du Armentalentzat eta honek buruz barrura bidali du, 54. minutuan partida berdintzeko. Hasiera ahula izan da Sergio Franciscoren taldearentzat, ez baitute nahi bezala kudeatzea lortu. Alcainak, etxeko aurrelariak, ere aukera ona izan du Marreroren aurka, oraingoan zorterik gabe. Donostiarren aldetik, Gorrotxategik ateratako beste korner batean, berriro saiatu nahi izan du gol olinpikoa lortzen, eta ia lortu du, etxekoen atzelarien aldaratzeagatik ez bada. Partidako azken minutuan, Beltranek area barruan jaso du baloia eta ate barrura jaurti du, baina Marrerok gelditu bikaina egin du eta 1-1ekoa mantentzea lortu du.

Zortzigarren jardunaldia jarraian porrota ezagutu gabe eta beste puntu garrantzitsu bat goiko postuetan jarraitzeko. Datorren astean Zubietara itzuliko dira Bilbao Athleticen aurkako derbia jokatzeko. Aupa Sanse!


Fitxa teknikoa:

CD Alcoyano: Bañuz, Soler (Akono, min. 83), Castellano Vega, Primi, P. Carbonell (kap.), Juanan, Miranda, Moyita (Rubio, min. 74), Armental (Beltrán, min 66) eta Alcaina (Aguero, min. 83).

Sanse: Marrero, Gabilondo, Arambarri (kap.), Cantero, Gómez, Glez. de Zárate, Olasgasti (Teijeira, min. 80), Gorrotxategi (Dadie, min. 72), Maguna (Azkune, min. 64), Martín (P. Rodríguez, min. 80) eta Martón (Agirre, min. 64). 

Golak: 0-1: Gorrotxategi, min. 22; 1-1: Armental, min. 57.

Epailea: Gómez Lameiro. Etxeko Alcaina, Moyita y Carbonelli eta kanpoko Marrerori atera die txartela.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!