REAL SOCIEDAD B 0-0 ATLÉTICO DE MADRID C

Berdintasuna nagusi

Realak hutsean berdindu du gaur arratsaldean Zubietan jokatutako Atlético de Madrid C taldearen aurkako norgehiagoka.

Etxeko taldea nagusi izan da neurketako lehen hamabost minutuetan, Maren Lezetak area ertzetik izandako aukera garbi batekin.  Ondoren, partida berdindu da eta azken hamabost minutuetan, kanpoko taldea hazten joan da eta atsedenaldira iritsi aurretik, aukera bikaina izan dute aurretik jartzeko. Zelaiaren erdigunean baloia lapurtu ondoren, Patricia bakar-bakarrik sartu da arean, baina Olaetxea azken unean iritsi da, eremu txikian, segada bitartez, baloia kenduz. Hutsean berdinduta iritsi dira atsedenaldira. 

Aldageletatik igaro ondoren, berdintasunak nagusi izaten jarraitu du. Bisitariek arrisku pare bat sortu dituzte, etxekoek arazo handiegirik gabe alderatu dituztenak, eta azken minutuetan, Txuri-Urdinak behin baino gehiagotan eduki dute aurretik jartzeko aukera: Zutoina ukituz alde egin duten jaurtiketak eta kanpoko atezainaren geldiketa bikainei esker sartu ez diren ekintzak. Azkenean, partidaren isla izan da markagailua eta hutseko berdinketarekin amaitu da norgehiagoka. 

Datorren asteburuan aldiz, Real Madrid izango dute aurkari. Madrilen jokatuko da neurketa, igandean, arratsaldeko 16:00etatik aurrera. 


Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: A. Estensoro, H. Uranga (Etxebeste, min. 81), Azpirotz (Estrada, min. 64), Solo, Enara l. (Irune, min. 46), Omaya, Olaetxea (Guridi, min. 55), Naroa, Maren, Intza eta Ixi (Isas, min. 64).

Atlético de Madrid: Laura, Martha, Noelia, Patricia (Nerea, min. 60), Clara Gómez (Claudia, min. 46), Emma, Marina, Natalia, Clara (Laura, min. 60), Inés (Paula, min. 87) eta Daniela (Daniela García, min. 79). 

Epailea: Gaizka Altuna. Etxeko Azpirotz eta kanpoko Claudia zein Emma zigortu ditu. 


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!