BEDERATZI TXURI-URDIN

Bere selekzioekin

Bederatzi jokalari txuri-urdinek euren selekzioekin parte hartuko dute datozen egunetako nazioarteko konpromisoetan. Oyarzabal, Merino, Zubimendi, Sorloth, Kubo, Barrene, Pacheco, Cho eta Jonathan Gomezek honako partida hauek jokatuko dituzte:

Oyarzabal, Merino eta Zubimendi:

Oyarzabal zerrendara itzuli da duela urtebeteko lesioa gaindituta. Merino ere bueltan da eta deialdian mantendu nahi du. Zubimendik, bere aldetik, debuta egingo du selekzio nagusiarekin erabateko arrakasta lortu ostean beheko kategorietan.

Martxoak 25, 20:45. Espainia – Norvegia. La Rosaleda (Malaga). 2024ko Eurokopako sailkapena.

Martxoak 28, 20:45. Eskozia – Espainia. Hampden Park (Glasgow). 2024ko Eurokopako sailkapena.

Sorloth:

Aurrelari norvegiarra ohikoa da bere selekzioaren deialdian eta, beste behin, hautatzailearen deia jaso du 2024ko Eurokoparako sailkapena bilatzeko helburuarekin.

Martxoak 25, 20:45. Espainia – Norvegia. La Rosaleda (Malaga). 2024ko Eurokopako sailkapena.

Martxoak 28, 18:00. Georgia – Norvegia. Batumi Stadium (Batumi). 2024ko Eurokopako sailkapena.

Kubo:

Erasotzaile japoniarra ohikoa da bere selekzioarekin, bere jokalari garrantzitsuenetako bat izanik, eta hurrengo bi partidetarako deitu dute.

Martxoak 24, 11:30. Japonia – Uruguai. Japoniako Estadio Nazionala (Tokio). Kirin Challenge Cup.

Martxoak 28, 11:20. Japonia – Kolonbia. Yodoko Sakura Estadioa (Osaka). Kirin Challenge Cup.

Pacheco eta Barrene (21 urtez azpikoa):

Atzelari txuri-urdina 21 urtez azpikoarekin finkatzen ari da eta sarritan parte hartzen selekzioa jokatzen ari den partidetan. Barrene azken orduan sartu da deialdian.

Martxoak 24, 21:00. Espainia – Suitza. Power Horse Stadium (Almeria). Lagunartekoa.

Martxoak 28, 18:30. Frantzia – Espainia. Stade de La Rabine (Vannes). Lagunartekoa.

Cho (20 urtez azpikoa):

Momo Chok urratsak ematen jarraitzen du Frantziako selekzioaren beheko mailetan 2023ko maiatzaren 20tik ekainaren 11ra jokatuko den 20 urtez azpiko Munduko Txapelketa prestatzeko.

Martxoak 22, 16:00. Estatu Batuak – Frantzia. Banus Football Center (Marbella). Lagunartekoa.

Martxoak 25, 14:00. Frantzia – Herbehereak. Banus Football Center (Marbella). Lagunartekoa.

Martxoak 28, 16:00. Ingalaterra – Frantzia. Marbella Football Center (Marbella). Lagunartekoa.

Jonathan Gomez (20 urtez azpikoa):

Duela gutxi selekzio nagusiarekin debuta egin ondoren, Jonathan Gomezek aurrera egiten eta sendotzen jarraitzen du, eta, Momo Chok bezala, 20 urtez azpiko Munduko Txapelketara baldintza onenetan iristeko helburua du.

Martxoak 22, 16:00. Estatu Batuak – Frantzia. Banus Football Center (Marbella). Lagunartekoa.

Martxoak 25, 16:00. Ingalaterra – Estatu Batuak. Marbella Football Center (Marbella). Lagunartekoa.

Martxoak 28, 14:00. Estatu Batuak – Serbia. Marbella Football Center (Marbella). Lagunartekoa.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!