Zazpi jokalari txuri-urdinek euren selekzioekin parte hartuko dute datozen egunetako nazioarteko konpromisoetan. Merino, Le Normand, Zubimendi, Sorloth, Kubo, Pacheco eta Barrenetxea honako partida hauek jokatuko dituzte:
Merino, Le Normand eta Zubimendi:
Le Normand Espainiako selekzioarekin estreinatuko da denboraldi erraldoi bat biribiltzeko. Merino eta Zubimendi, berriz, taldean finkatzen jarraitzen dute.
Ekainak 15, 20:45. Espainia – Italia. FC Twente Stadion (Enschede). 2023ko UEFA Nations Leagueko finalerdia.
Ekainak 18, 15:00/20:45. Hirugarren eta laugarren postua/ 2023ko UEFA Nations Leagueako finala
Sorloth:
Aurrelari norvegiarra ohikoa da bere selekzioaren deialdian eta, beste behin, hautatzailearen deia jaso du 2024ko Eurokoparako sailkapena bilatzeko helburuarekin.
Ekainak 17, 18:00. Norvegia – Eskozia. Ullevaal Stadion (Oslo). 2024ko Eurokoparako sailkapena.
Ekainak 20, 20:45. Norvegia – Zipre. Ullevaal Stadion (Oslo). 2024ko Eurokoparako sailkapena.
Kubo:
Erasotzaile japoniarra ohikoa da bere selekzioarekin, bere jokalari garrantzitsuenetako bat izanik, eta hurrengo bi partidetarako deitu dute.
Ekainak 15, 12:10. Japonia – El Salvador. Toyota Stadium (Aichi). Kirin Challenge Cup.
Ekainak 20, 11:55. Japonia – Peru. Panasonic Stadium Suita (Osaka). Kirin Challenge Cup.
Pacheco eta Barrene (21 urtez azpikoa):
Atzelari txuri-urdina 21 urtez azpikoarekin sendotzen eta sarritan parte hartzen ari da selekzioa jokatzen ari den partidetan. Ander Barrenetxeak, bestalde, errepikatu egin du deialdian.
Ekainak 21, 20:45. Errumania – Espainia. Steaua Stadium (Bucarest). 21 urtez azpiko Europako Txapelketa.
Ekainak 24, 20:45. Espainia – Kroazia. Giulesti Stadium (Bucarest). 21 urtez azpiko Europako Txapelketa.
Ekainak 27, 20:45. Espainia – Ukraina. Giulesti Stadium (Bucarest). 21 urtez azpiko Europako Txapelketa.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin