Argazkia: Emakumezkoen Espainiako Futbol Selekzioa

HAMABI JOKALARI

Bere selekzioekin

Nerea Eizagirre, Amaiur Sarriegi, Sanni Franssi, Gaby Garcia, Manuela Vanegas, Nuria Rabano, Adriana Nanclares, Elene Lete, Emma Ramirez, Ana Tejada, Izarne Sarasola eta Mirari Uria txuri-urdinak bere selekzioekin izango dira nazioarteko hainbat konpromiso jokatzeko.

Nerea eta Amaiur, Espainiako selekzioarekin, Faroe Uharteen eta Eskoziaren aurka neurtuko dira La Cartuja Estadioan (Sevilla), azaroaren 25ean eta 30ean, hurrenez hurren. Sanni Franssik, Finlandiarekin, Suediaren aurka jokatuko du azaroaren 25ean Goteborgen (Suedia). Bi selekzioen partidak 2023ko Australia eta Zeelanda Berriko Munduko Txapelketarako sailkapena lortzeko balioko dute.

Bestalde, Manuela Vanegasek, Kolonbiarekin, bi lagunarteko jokatuko ditu, biak Uruguairen aurka, azaroaren 28an eta 30ean. Gaby Garciak, Venezuelarekin, Manaoseko Nazioarteko Txapelketan parte hartuko du, Txile, Brasil eta Indiaren aurka azaroaren 25ean eta 28an eta abenduaren 1ean, hurrenez hurren.

Nuria Rabanok, Espainiako 23 urtez azpiko selekzioarekin, lagunartekoa jokatuko du Norvegiaren aurka Las Rozaseko Futbolaren Hirian azaroaren 29an.

Azkenik, Adriana Nanclares, Elene Lete, Emma Ramirez, Ana Tejada, Izarne Sarasola eta Mirari Uria 20 urtez azpiko Espainiako selekzioarekin izango dira Costa Daurada Trophy Salou Torneoa jokatzeko. Mexiko, Alemania eta Frantziaren aurkako partidak azaroaren 26, 28 eta 30ean, hurrenez hurren.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!