REAL SOCIEDAD - ATHLETIC CLUB (LARUNBATA, 18:00)

Berezia da

Iritsi da denboraldiko partidarik berezienetako bat. Are gehiago Reale Arena bezalako agertokian.

Realak eta Athletic Club nor baino nor gehiago, larunbat honetan, 18:00etan, Reale Arenako euskal derbian. Donostiarrak, oraindik ere Erreginaren Kopako finalerako txartela dastatuz, zaletuei gozatzeko momentuak eskaintzen jarraitu nahi dute, eta hori egiteko modu ezinhobea da hain berezia den partida batean garaipena lortzea.

Horretarako, Athletic Club gainditu beharko dute. Erreginaren Kopako lehiaketako finalaurrekoan erori ziren, baina izugarrizko ibilbidea dakarkite ligan: elkarren segidako lau garaipen batzen dituzte, eta lau puntuko aldea dute txuri-urdinekiko. Aukera ona desberdintasun hori gutxitzeko eta zazpigarren postura hurbiltzeko.

AURRERA REALA!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!