Realak Deportivo Alaves taldearen aurka jokatuko du igandean (18:30ean), zaleen artean beti nagusi den partidan. Derbiaren atarian, jarraitzaileek giroan sartzeko izango duten aukeretako bat Keler Espazioa izango da, eta goizetik irekiko ditu ateak, eguneko giroa ordu gehiagoz luza dadin.
Adin eta esperientzia desberdinetarako hiru gunek osatzen duten Reale Arenako gune txuri urdin Berria, 12:00etatik aurrera egongo da martxan: aisialdia eta ostalaritza gunea, non janari zerbitzua eskainiko da ere; txikienentzako jolas eta puzgarri gunea; eta LG Gaming Room, 14 urtetik gorako gamerrentzako txokoa.
Sanseko partida, zuzenean 14etatik aurrera
Lehen taldearen partida berez pizgarri handia bada, igandean futbol errazio bikoitza izango dugu Keler Espazioan. 14:00etatik aurrera Sansek Burgosen jokatuko duen partida pantaila erraldoian emango delako. Distantziatik animatzeko modu bikaina eta jardunaldia luzatzeko nagusien partidaraino.
Bazkideentzako eta RS Fanentzako prezio bereziak
Hauek dira jolas-guneaz, gaming zone propioa barne (14 urtetik beherakoak) eta LG Gaming Room guneaz, 14 urtetik gorakoentzat, gozatu ahal izateko prezioak. LG Gaming Roomen, bideojokoen azken nobedadeak gehitzen joango dira.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin