Realak Atletico de Madriden aurka jokatuko du bihar (18:30ean. Partidaren atarian, jarraitzaileek giroan sartzeko izango duten aukeretako bat Keler Espazioa izango da, eta eguerditik irekiko ditu ateak, eguneko giroa ordu gehiagoz luza dadin. Adin eta esperientzia desberdinetarako hiru gunek osatzen duten Reale Arenako gune txuri urdin Berria, 15:30etatik aurrera egongo da martxan: aisialdia eta ostalaritza gunea, non janari zerbitzua eskainiko da ere; txikienentzako jolas eta puzgarri gunea; eta LG Gaming Room, 14 urtetik gorako gamerrentzako txokoa.



