IZEN-EMATEA ASTEARTEAN, HILAK 16, AKTIBATUKO DA

Berriro dator ‘Zure argazkia taldearekin’

Vídeo

Hurrengo astean berriro dator 'Zure argazkia taldearekin' ekimena; horrela, ba, Reale Arenan jokatuko diren partidetan 4 eta 12 urte bitarteko neska-mutilek Realeko jokalarien ondoan argazkia ateratzeko aukera izango dute. Izen ematea asteartean, hilak 16, aktibatuko da.

Nola eman izena

Sakatu hemen 'RS Txiki' atalean sartzeko

Izena emateko, inprimakia bete behar da. Inprimaki hori, orokorrean, lehen taldearen eta Sanseren partiden aurreko asteartean egongo da prest. Inprimakia webgune ofizialeko 'RS Txiki' atalean egongo da eskuragarri.

Egun batzuk lehenago, aukeratutako 25 pertsonekin harremanetan jarriko gara emandako posta elektronikoaren bidez, zer ordutan eta non aurkeztu behar diren adierazteko.

Realeko bazkideek doan gozatu ahal izango dute esperientzia horretaz, eta bazkide ez direnek, berriz, 50 euro ordaindu beharko dituzte (bi sarrera jasoko dituzte partidaz gozatzeko).

FC Barcelonarako izen-ematea asteartean irekiko da, goizeko 9etan

Astelehena jaieguna denez, FC Barcelonaren aurkako partida dela eta (igandea 21, 22:etan), izena emateko inprimakia asteartean jarriko da, 9: 00etan. Hala ere, laugarren jardunalditik aurrera, izena emateko ohiko egunari ekingo zaio berriro, eta egun hori asteleheneko 9etan izango da.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!