Hurrengo astean berriro dator 'Zure argazkia taldearekin' ekimena; horrela, ba, Reale Arenan jokatuko diren partidetan 4 eta 10 urte bitarteko neska-mutilek Realeko jokalarien ondoan argazkia ateratzeko aukera izango dute. Izen ematea Astelehenean, hilak 12, aktibatuko da.
Nola emango dut izena?
Ekimen honetan izena emateko, beharrezkoa izango da haurra bazkide edo RS Fan izatea, eta, oro har, gure etxean jokatuko den partidaren aurreko astelehenero prestatuko den formularioa betetzea (eguna alda daiteke astegunetan jokatzen bada).
9:00etatik 11:00etara eman ahal izango duzu izena. Izena emateko kupoa gaindituz gero, egun berean zozketa egingo da eta 25 irabazleekin harremanetan jarriko da formularioan adierazitako helbide elektronikoaren bidez. Helbide hori webgune ofizialeko "RS Txiki" atalean egongo da eskuragarri.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin