REAL SOCIEDAD 3-0 CADIZ CF

Berriro Europan!

Hirugarren urtez jarraian Realak Europan jokatuko du, historian behin bakarrik lortutako gertakaria. Imanolen taldeak 80ko hamarkadako talde txapelduna berdintzen du eta, gaur Cadizen aurka hiru eta huts irabazi ostean, datorren denboraldian Europan parte hartuko duela ziurtatzen du.

Txuri-urdinek ondo hasi dute partida eta Sorlothen golari esker aurrea hartu dute. Silvak ondo eman dio baloia norvegiarrari, honek angelu gutxirekin, baloia hanken azpitik Ledesma gainditu zezan. Etxekoen golaren ondoren bere minuturik onenak iritsi dira. Merinok, buruz Ricoren erdiraketara, gola sartzeko aukera ona izan du. Beste jokaldi batean, beste hegaletik, Silvak erdiraketa bikaina jarri du eta Zubimendik buruz gora jo du.

Bigarren zatia modurik onenean hasi da. Silvak penaltia jaso du eta Januzajek ez du barkatu hamaika metroetatik. Golak ukituta utzi du Cadizeko taldea eta txuri-urdinek erosoago menderatu dute norgehiagoka. Partidako azken jokaldian, jokalari azkarraren jokaldi batean, Portuk penaltia jaso du, eta berak egin du hirugarren gola.


Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Remiro, Gorosabel, Aritz (kap), Zubeldia (Pacheco, min.83), Rico (Aihen, min.83), Zubimendi, Merino, Rafael (Guridi, min.65), Silva, Januzaj (Portu, min.78) eta Sorloth.

Cadiz CF: Ledesma, Akapo, Luis Hernández, Chust, Espino, José Mari (kap)(Alcaraz, min.60), Alex, Alarcon (Alejo, min.60)(Iza, min72), Idrissi (Lozano, min.60), Sobrino (Negredo, min.76) eta Lucas.

Golak: 1-0: Sorloth, min.19. 2-0: Januzaj (pen), min.53. 3-0: Portu (pen), min.98.

Epailea: Martinez Munuera. Txartel horia erakutsi die etxeko Rafael, Silva, Zubeldiari eta kanpoko Jose Mariri.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!