Sansek Arenas Club de Getxo hartuko du igande honetan Jose Luis Orbegozo zelaian. Txuri-urdinek joan den asteburuan galdu zuten Real Unionen aurka Stadium Gal zelaian (urteko lehen porrota), etxeko taldea eraginkorragoa izan eta gero. Bizkaitarrek, bestalde, bi porrot bakarrik jasan dituzte denboraldi osoan eta azpimultzo honetan gol gutxien jaso duen taldea dira. Neurketa xehetasun txikiengatik erabakiko da, eta hasieratik dena eman beharko du gure filialak garaipena eskuratzeko. Partida Real Sociedad TV eta Foottersen bidez jarraitu ahal izango da zuzenean. Aupa Sanse!
REAL C – BALMASEDA FC (IGANDEA, 18:45)
REAL C – BALMASEDA FC (IGANDEA, 18:45)
Gure hirugarren taldeak Balmaseda hartuko du igande honetan Zubietan. Hitzak agortzen ari dira txuri-urdinak egiten ari diren denboraldiaz hitz egiterakoan: sei garaipen lortu dituzte jarraian eta bigarren postuan kokatuta daude, partida bat gutxiagorekin. Aurrean, azken postuetatik aldentzen saiatzen den talde bat izango dute, Sestaori irabazi eta Gernikaren aurka berdinketa lortu ostean iritsiko dena. Partida Real Sociedad TVren bidez jarraitu ahal izango da zuzenean.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin