Real Sociedad 1-2 Celta de Vigo

Beste aukera galdua

Vídeo

Dinamika ez da aldatzen. Nahiz eta ondo jokatu eta aukerak izan, emaitzak ez dira iristen. Realak bat eta bi galdu du gaur Celta de Vigoren aurka. Beste askotan bezala, gehiago merezi izan du, baina esku hutsik doaz etxera

Partidak hasiera bizia izan du.Realak baloia menderatuz eta gora ondo iritsiz, eta Celtak azkar eta arriskuz eraso eginez. Golak laister iritsi dira. Hamargarren minutuan Willian Josek buruz barrua bidali du Xabi Prietok jarritako baloi bikaina. Kanpotarren erantzuna berehala iritsi da eta Iago Aspasek berdinketa ipini du penaltiz. Partidak, oso irekia, gol aukerak uzten zituen bi taldeentzat. Etxekoek penalti bat hutsegin dute. Willian Josek langara bidali du baloia. Hain irekiak jokatzen duten bi taldeen arteko lehia honetan erabakitzeke zegoen den abigarren zatirako.

Bigarren zatian Realak nagusitasuna mantendu du, baina ez dira aukera argiak iritsi. Bestalde, Celtak ez ditu aukera handiak izan. Neurketa orekatua izaten ari zen, aukera gutxirekin, baina korner batean Maxi Gomezek, burukada baten bidez, bigarrena ezarri du markagailuan. Kolpe gogorra izan da. Azken minututan Realak berdinketa behin eta berriz bilatu du. Januzajek aukera garbia izan du markagailua berriro ere orekatzeko. Hala ere, Celtak aukerak izan ditu garaipena berresteko.

Aukera onak ihes egin dio Realari dinamika aldatzeko eta bide onera itzultzeko. Egoera zailtzen da eta dinamika ez da aldatzen. Elkarrekin jarraitu behar dugu, inoiz baino gehiago lan egin eta sinistu. Horrela egoera aldatuko dugu. Aupa Real.

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Rulli, Odriozola, Llorente R., Raúl Navas, Rodrigues, Zubeldia, Illarra, X. Prieto (cap) (Agirretxe, min.82), Canales (Oyarzabal, min.60), Juanmi (Januzaj, min.69) y Willian J.

Celta de Vigo: Rubén Blanco, Hugo Mallo, Sergi Gómez, Roncaglia, Jonny, Lobotka, Jozabed (Radoja, min.67), Wass, Iago Aspas, Maxi Gomez (G. Cabral, min.88) y Pione Sisto (Brais, min.78).

Golak: 1-0: Willian J., min.10. 1-1: Iago Aspas (p), min.21. 1-2: Maxi Gomez, min.75.

Epailea: Mateu Lahoz. Txartel horia erakutsi die etxeko Zubeldiari eta kanpoko Jozabed eta Lobotkari.

 

Asistentzia: 19.081 ikusle.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!